Emakumea zientzian Otsailaren 11 Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu zen. Honen harira, unibertsitatea.net webgunean 110 euskal emakume ikertzaileen elkarrizketak bildu dituzte. Hizkuntzalariak, kimikariak, astrofisikariak, psikologoak, biologoak… esparru ugarietako ikertzaileen lanen berri eman dute atal horretan. Frances Chick Wood […]
Frances Chick 1883ko abenduaren 25ean jaio zen, Londresen, familia metodista batean. Zazpi ahizpatatik seigarrena izan zen, eta hamabi neska-mutileko seme-alaba multzo baten barruan iritsi zen helduarora. Gainerako ahizpak bezalaxe, zorrotz hezi zuten, eta zientzien arloko hezkuntza arretatsuagatik ospetsua zen neskentzako […]
Hizkuntza-sena (1994) saiakera klasikoan, Steven Pinker zientzialari kognitibo ezagunak argi kontatzen digu hizkuntzari buruz jakin beharreko guztia: nola funtzionatzen duen, haurrek nola ikasten duten, denboran zehar nola aldatzen den, burmuinak nola prozesatzen duen eta eboluzioan nola garatu zen. Umoreaz, jakinduriaz […]
Emakumeak zientzian Ingeniaritza Informatikoan doktore eta Deustuko Unibertsitatean irakasle den Mari Luz Guenagak emakumeei alor hori erakargarri egiteko lanean dihardu. Otsailak 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, Guenaga Emakumeak Zientzian egitasmoaren koordinazio lanetan ibiliko da otsailaren 8tik […]
Zertarako matematika? Galdera horren erantzun guztiz pertsonal baina egoki arrazoitua ematen digu Hardyk Matematikari baten apologia (1940) liburuan. Argitu dezagun ez garela ari hainbestean matematikaren gizarte-erabilerari buruz, baizik eta norbaitek lana eta bizitza matematikari eskaintzeko arrazoiei buruz: zergatik egiten den […]
Heriotzara igarotzeko prozesua oso bestelako egoera bat da. Pertsona batzuk gai dira garai lauso horretatik, hau da, hiltzear egotetik, bizirik irauteko, eta heriotzatik gertuko esperientziak (HGE) izan dituztela adierazi dute. Bihotz geldialdi baten ondoren bihotz biriketako bizkortze (BBB) batetik bizirik […]
Berdintasuna zientzian ASHG AEBko giza genetikaren elkarteak barkamena eskatu du adierazpen baten bidez, historian izandako jokabide diskriminatzaile eta eugenesikoengatik. ASHGk onartu du iraganeko ikerketa genetiko batzuk AEBko mugimendu eugenesikoaren parte izan zirela, eta jarrera diskriminatzaileak sustatu ahal izan zituela. Iraganeko […]
Irene Lafuente Ibañez de Mendozak odontologian ikertzen du, nahiz eta, dioenez, “mediku frustratua” zen. Izan ere, medikuntza ikasi nahi zuen. Baina, notagatik eta beste kontu batzuengatik, ez zuen lortu medikuntzako graduan sartzea, eta odontologia ikasten hasi zen, hura baitzen bere […]
Hainbat pentsaera, bizimodu eta izaera desberdin aurkezten dizkigu Argia munduaren ertzean Wade Davisek. Antropologoak kulturen muinak eta landare sakratuak ikertzeko munduan barrena egin dituen bidaiak lokarri hartu ditu 2007an argitaratutako liburu honetan. Egiazko kontakizun zirraragarrien bitartez, gizarteen aniztasunak egun desagertzeko […]
Pertsona eta komunikabide askoren arreta koronabirusaren aldaera berri bakoitzerantz eta osasunerako zekartzaten ondorioetarantz bideratu zen. Bien bitartean, anomalia mikrobiologiko bat gertatu zen munduan, foku mediatikoetatik urrun: baliteke gripea eragiten duten influenza birusen leinu oso bat, B/Yamagata leinua, desagertu izana. Beste […]