Zientziaren ikuspuntua soilik hartuta, XIX. mendearen bukaerarako nazioarteko izaera zuen hartua Lurraren magnetismoari buruzko ikerketak, hedatzen hasiak ziren arloko estatuz gaindiko erakundeak eta, gainera, magnetismo-ikerketak baizik argitaratzen ez zituen aldizkaria zen sortua, 1896an: Terrestrial Magnetism. Mendearen lehen hamarkadetan nabarmen handitu […]
César Tomé López XIX. mendeko hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadek iraultza ekarri zioten magnetismoaren ezagutza-arloari, eta ideia berriak agertu ziren Lurraren magnetismoaren azterketan. Hala, Hans Christian Ørsted-ek 1820an aurkitu zuen korronte elektrikoek efektu magnetikoak dauzkatela, Thomas Seebeck-ek 1822an deskribatu zuen […]
César Tomé López Nahiz eta Mendebaldean XII. mendetik den ezaguna orratz imanduek iparraldera seinalatzen dutela, Lurraren magnetismoarekiko interesa XV. mendetik aurrera piztu zen, batik bat nabigatzaileen beharrizan praktikoek bultzatuta. Geomagnetismoari buruzko lehen pisuzko lana De magnete liburua izan zen, William […]
César Tomé López Zientziak behar zuen filosofia berria XIX. mendeko lehen hamarkadetan agertu zen, eta geografia nahiz meteorologia, naturaren osotasunaren ikuspegi erromantikoa eta Ilustrazio berantiarraren metodoak -hau da, tresneria eta neurketa zehatzak- uztartu zituen. Alexander von Humboldt da sintesi horren […]
César Tomé López Denis Diderot eta Jean D’Alembert ezagunen Encyclopèdie lanak, XVIII. mendearen erdialdean argitaratuak (1751-1772), klimaren hiru definizio ematen zituen. Lehenik, klima Lurraren inguruko latitude tarte bat zen, eta zabalera halakoa zuen non bere muga polarraren zirkuluan zehar egunik […]
César Tomé López Jean Louis Rodolphe Agassiz naturalistak 1840an argitaratutako Études sur les glaciers liburuak eta garaiko adituen beste lan batzuek aldaerazi egin zieten geologoei lurrazalaren -eta, oro har, Lur planetaren- eboluzioa ulertzeko zuten modua. Horrez gain, gerora biologo eta […]
César Tomé López Erradioaktibitatearen hasierako urratsetan (hau da, 1900. urtera aldera) lan egiten zuten zientzialariak konturatu ziren erradiazio-iturrietatik gertu zeuden substantzia gardenek argi urdin ahul bat jariatzen zutela, batez ere likidoek. Fenomeno bitxi hura misterio hutsa zen, baina ez erradioaktibitatea […]
César Tomé López Argiaren aberrazioa aurkitzearekin batera, behin-betiko argudioa lortu zen teoria geozentrikoa baztertzeko eta, beraz, Galileoren ideiak aldarrikatzeko. Ikerketak aurrera egin ahala, lehen aldiz mugatu zen zehatz-mehatz argiaren abiadura, konstantea zela ezarri zen, eta posizio-astronomiaren zehaztasuna hobetu. Izar baten […]
César Tomé López Energiaren kontserbazioa Bohr-en eredu atomikoaren (1913) oinarrizko elementu bat izan zen. Hala ere, bere proposameneko atomo kuantizatuek gero eta arazo gehiago planteatzen zizkioten, eta, ondorioz, 1924an konponbide bat bilatu zuen: energiaren kontserbazioa mugatzea atomoak eremu elektromagnetikoarekin zituen […]
César Tomé López XIX. mendean zehar, kontserbazio-legeak aurkikuntzak egiteko bitarteko baliagarriak izatera heldu ziren, bereziki energiaren kontserbazio-legea. Horrela, 1824an, Nicolas-Léonard-Sadi Carnot ingeniari militarrak kontserbazioaren printzipioa aplikatu zion kalorikoari, ustez lurrun-makinak martxan jartzearen arduradun zena. Kaloriko hura galdaratik irteten zen kanpora […]