Kristauen eta Liburuko beste erlijioen edo beste Abrahamdar erlijioen –musulmanak eta juduak– jarraitzaileen arteko distantzia kulturala txikiagoa da hinduekin, taoistekin, antzinako erlijioetako fededunekin eta erlijio espiritualistetako fededunekin eta paganoekin baino. Bestalde, tradizio desberdinetako kristauen balio kulturalak nahiko antzekoak dira, batik […]
Hazten doazen heinean, haurrek gero eta hobeto ulertzen dute bizi diren gizarte ingurunea, eta, aldi berean, beren nortasunaren zentzua garatzen dute, batez ere, haiek batzen eta besteetatik bereizten dituzten ezaugarriei dagokionez. Talde bateko kide izateak asko baldintzatzen ditu gizarte errealitatearen […]
Jakina da dentsitatearen araberako itxura-plastikotasuna dutela otiek eta landare-zorriek. Inguruan duten indibiduoen kopuruaren arabera, itxura bat edo beste izango dute landare-zorrien hegoek. Otien kasuan, dentsitatearen arabera gorputz-kolore bat edo beste izango dute edo jokabidea aldatuko dute, besteak beste, taldekoiak izatera […]
Berdintasuna zientzian ASHG AEBko giza genetikaren elkarteak barkamena eskatu du adierazpen baten bidez, historian izandako jokabide diskriminatzaile eta eugenesikoengatik. ASHGk onartu du iraganeko ikerketa genetiko batzuk AEBko mugimendu eugenesikoaren parte izan zirela, eta jarrera diskriminatzaileak sustatu ahal izan zituela. Iraganeko […]
Emakumeak zientzian Raye Jean Montague afro-amerikarrak ontzi militarrak ordenagailu bidez diseinatzeko lehen sistema sortu zuen. Sistema horren bidez erabat aldatu zuen ontzi horiek fabrikatzeko eta erabiltzeko modua. Hastapenetan, Washingtonen mekanografo lana lortu zuen Montaguek, itsas armadaren David Taylor Saiakera Kanalean […]
Ingurumena Jone Bilbao Antolin ingurumen zientzialaria 2019tik UPV/EHUn dabil tesia egiten, Ibai Ekologia ikerketa taldearen barruan, Fitoplanktoneko laborategian. Bilbaok Urdaibaiko estuarioko uren saneamendua izan du tesian ikergai. Izan ere, Urdaibaiko estuarioa EAEko Biosfera Erreserba bakarraren parte izan arren, presio antropogeniko […]
Argitalpenak Sagua, eulia eta gizakia liburua 1997an argitaratutako liburua da, eta bere idazlea, François Jacob, genetika-lanen sorreraz, bilakabideaz eta etorkizunaz mintzo da bertan. Jacoben esanetan, ezaguera eta gizatasuna ezkontzetik etorriko dira gizarteak aurrerantzean beharko dituen balioak, mundu-ikuskera berri bati egokituak […]
Ahaztu egiten zaigu, erabilera eta ohituren ondorioz, mundua hasiera batean ematen duenaren aldean oso ezberdina dela, bai eta hura ulertzeko (edo, behinik behin, ulertzen saiatzeko) zein tresna aukeratu ditugun ere. Ezagutzarekiko hurbilketa zientifikoan, enpirikoak izaten saiatzen gara. Bada, proposizio baten […]
Gure espeziean ohikoa da parekatze selektiboa , hau da, antzekoak diren pertsonek bikotekide izateko aukera gehiago dute zoriz itxaron daitekeena baino. Antzekotasun horiek askotarikoak izan daitezke: adinaren arlokoak, geografikoak, etnikoak, erlijiosoak, sozioekonomikoak, fisikoak, izaeraren arlokoak edo ezaugarri psikologikoak. Bikotekideen ezaugarriak […]
Azterketa biologikoak espezieen sekuentzia genetikoen –edo leinuen– alderaketan oinarritzen dira; horrela, haien historia marrazten da. Informazio genetikoa belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, baina, batzuetan, DNAren kateak mutazioak izaten ditu erreplikatzean, eta leinu berriak sortzen dira, jatorrizkoaren ondoz ondoko adarkaduren ondorioz. Hizkuntzen […]