astrofisika
Etiketen artxiboa 156 artikulu
Gaur egun, Eguzki Sistema ez ezik, beste sistema planetario batzuk ere ezagutzen ditugu. Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptunoz gain, 3.000tik gora planeta topatu ditugu gertuen ditugun izarren inguruan biraka. Aipagarria da TRAPPIST-1 kasua, izarraren inguruan 7 […]
Asteon zientzia begi-bistan #291
Uxue Razkin Ingurumena Esteban Abad Holgado CSICeko kimikaria elkarrizketatu dute Berrian, Zaldibarko luiziaren harira. Zabortegiko suteetako kearen bidez airera zabaldu diren partikulak (dioxinak eta furanoak) kezka dira. Horiei buruz hitz egin du adituak: “Toxikoak dira; kontrolatu egin behar dira maila […]
Asteon zientzia begi-bistan #290
Uxue Razkin Medikuntza Azken urteetan, modan jarri da proteina asko dituzten dietak. Horren harira, publikatu den ikerketa batean ikusi dute dieta horiek arterietan plaken pilatzea eragiten dutela. Testuan azaltzen digutenez, proteina maila altu hauek odolean zenbait aminoazidoren kopuruak handitzen dituzte […]
Asteon zientzia begi-bistan #289
Uxue Razkin Astrofisika Daniel K. Inouye Eguzki Teleskopio berriak Eguzkiaren azala aurrekaririk gabeko xehetasunez lehen irudiak eman ditu. Elhuyar aldizkarian azaltzen digutenez, irudian ikusten diren gelaxkak Eguzkiaren plasma-burbuilak dira. Gelaxka bakoitzak Iberiar penintsulako neurria duela adierazi du National Science Foundation-ek […]
Asteon zientzia begi-bistan #286
Uxue Razkin Pedagogia Etorkizuneko zientzia bermatzeko beharrezkoa da zientzia-bokazioak sortzea. Horretarako, zientziaren irakaskuntza esperimentazioari lotuta egon behar da. Azken hamarkadetan, ordea, jarduera ez-interaktiboak proposatu dira. Badira ere metodologia esperimentalak proposatu dituztenak. Baina laborategian ematen duten denboraren zatirik handiena behaketak eta […]
Asteon zientzia begi-bistan #282
Uxue Razkin Astrofisika NASAko ikertzaileek Marteko goiko atmosferan izaten diren haizeen mapa osatu dute, MAVEN zundak eskuratutako datuei esker. Hain zuzen, haizeen norabidea eta indarra zehaztu dute. Honen harira, Marteko zirkulazio-patroiak Lurrarenak baino sinpleagoak dira eta egonkorragoak direla ikusi dute […]
Marteko goiko atmosferaren haizeen mapa osatu dute
Juanma Gallego MAVEN zundak eskuratutako datuetan abiatuta, NASAko ikertzaileek Marteko goiko atmosferan izaten diren haizeen norabidea eta indarra zehazteko modua izan dute. Lurrarenak baino sinpleagoak direla ikusi dute, eta egonkorragoak. Espazioaren esplorazioari buruz ari garenean, askotan suposatutzat ematen dugu goi […]
Asteon zientzia begi-bistan #279
Uxue Razkin Astrofisika Marten gauza arraroak gertatzen ari dira. Oraindik azalpenik ez badute ere, Curiosity ibilgailuak oxigenoaren gorabehera neurtu du Gale kraterrean. Oxigeno gutxi egon arren, urtaroen arabera kopurua %30 aldatzen dela kalkulatu dute. Gauzak horrela, metanoaren misterioari gehitu zaio […]
Marteko metanoaren misterioari oxigenoarena gehitu zaio orain
Juanma Gallego Momentuz azalpenik ez duen oxigenoaren gorabehera neurtu du Curiosity ibilgailuak Gale kraterrean. Oxigeno gutxi egon arren, urtaroen arabera kopurua %30 aldatzen dela kalkulatu dute. “Gauza arraroak gertatzen ari dira Gale kraterraren inguruan. Urtaro bakoitzean, aurreikusitakoa baino handiagoak diren […]
Asteon zientzia begi-bistan #276
Uxue Razkin Emakumeak zientzian Margarita Salas Falgueras biokimikaria hil da, 80 urterekin. Elhuyar aldizkarian azaltzen digutenez, fagoak, bakterioak infektatzen dituzten birusak ikertu zituen eta besteak beste, morfogenesia, eta material genetikoaren erreplikazio-mekanismoak eta gene-espresioa ikertu nahi zituen. Erreplikazioaren proteina abiarazlea topatu […]