Termodinamika eta ekonomia batzen dituen zientzia da termoekonomia eta, zehazki, energiaren kalitatearen arabera banatzen ditu kostuak zientziaren arlo honek. Izan ere, energia ez da sekula galtzen, eraldatu baizik, eta degradazio horren kalitatea neurtzeko erabiltzen da termoekonomia. Kontzeptu hau industriaren arloan […]
Lurzoru osasuntsuak izatea benetan garrantzitsua da, izan ere, gizakiok jaten dugunaren gehiengoa horietatik dator, klima aldaketa arintzen laguntzen dute eta uraren zikloa erregulatzen dute. Lurzoruak sistema biziak dira, eta planetako biodibertsitate handiena dute, mikroorganismo ugari daudelako bertan. Lurzoruetako Mikroorganismoen Ekologia […]
Azken urteetako ikerketen ondorioz, gaur egun badakigu gaixotasun zeliakoa genetikoa dela. Baina, oso gaixotasun konplexua da eta gene desberdinek zer-nolako eragina duten oraindik ikertzen ari dira gaur egun zientzialariak. Gurutzeta Ospitaleko Zeliakiarekin lotutako Ikerketa Funtzionalak taldeak gaixotasun zeliakoaren genomika ikertzen […]
Txikitatik materia hiru egoeratan bakarrik aurkitu daitekeela erakutsi digute: solidoa, likidoa eta gasa. Baina ez dira bakarrak. Izan ere, solido eta likidoaren artean dagoen bitarteko faseari mesofase edo kristal likido fasea deritzogu. Fase horren baitan, solido nahiz likidoaren ezaugarriak ditu […]
Roberto Carlos futbol jokalariak 1997ko Frantzia-Brasil partidan sartutako gol ikusgarria aitzaki hartuta golaren lege fisikoak azaltzen ditu Aitor Bergara fisikariak Zientziatekako hitzaldian. Porteriatik 35 metrora egin zuen jaurtiketa jokalariak eta 110 km/h-ko abiadura hartu zuen baloiak. Ikus daitekeen bezala, baloiak […]
Landarediak eragin zuzena izan ohi du ingurumenean eta baita gure erreketan ere. Gaur egun, landareek ekosisteman eragiten dituzten ondorioak ezagutzea ikertzaileentzako erronka handia da. UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko Ibaien ekologia ikerketa taldea alor hori ikertzen dabil. Eukaliptoek, zehazki […]
Zer iruditzen zaizu zure kopia genetiko bat izatea? Hau da, zure klona. Dena den, kopia genetiko zehatza izango litzateke baina DNA nuklearrari dagokionez. Egun, jakin badakigu teoria mailan posible dela eta agian 2100. urtean egingarria izango da edo ez. Izan […]
Aspaldi honetan denok sumatu dugu beroaldiak, hezeagoak, luzeagoak eta larriagoak direla. Hauek, klima-aldaketaren ondorioak dira. Beroaldi horiek are eta larriago eragiten diete aire zabalen lan egiten dutenei, kirolariei, haurrei, adinduei eta bihotzeko arazoak dituztenei ere. Baina, zehazki, zein arazo dakar […]
Gaur egun erleen gainbehera bizitzen ari gara; izan ere, beren habitat naturala murriztuta dago eta beren dibertsitate genetikoa ere galtzen ari da zenbait faktore direla eta. Gure planetan erlerik ez izateak galera handiak ekarriko lituzke ekosistemara eta, nagusiki, landareen ugalketa […]
Bidaian zoaz hegazkin komertzial batean, 35.000 oineko altueran zaude hau da, lurretik 10.668 metrora. Hegazkina diseinatuta dago kabina barruan 2.438,4 metrora (8.000 oin) dagoen presio bera izateko. Baina ba al dakizu zergatik? Lurreko presioa mantenduko balu esfortzu ikaragarria eragingo liokeelako […]