Industria mailan, molekula optikoki puruak lortzeko metodo erabiliena errazematoen erresoluzioa da, zeinak molekula kiral baten bi enantiomeroak bereiztea ahalbidetzen duen. Erresoluzioa hainbat tekniken bidez erdiesten da, hala nola, kristalizazioaren bidez, non enantiomero baten kantitate txiki bat gehitzeak kristalizazioa bultzatzen duen […]
Zailtasun hauei aurre egiteko, Osasunaren Mundu Erakundeak osasun sistemak integratzeko beharra azpimarratu du, (1) pazienteak zaintzeko zerbitzuen koordinazioan; (2) diziplina anitzeko taldeak integratzeko politikak diseinatzean; (3) osasun zerbitzuen eskaintzen ebaluazioan eta gaixoen jarraipenean; (4) osasun esparruaren eta esparru sozialaren arteko […]
Giza kornea begiaren kanpoaldean kokatzen den ehuna da eta gardentasuna, abaskulartasuna (odol-hodirik ez izatea) eta egitura espezifiko bat izatea ditu ezaugarri. Bost geruzaz osatuta dago, eta bakoitzak osaera eta funtzio ezberdina du. Geruza hauek modu koordinatuan jarduten dute ikusmena bermatu […]
Hidrogelen propietate fisiko-kimikoek haien portaera eta egokitasun biologikoa baldintzatzen dituzte. Sarearen tamainak biomolekulak edo zelulak askatzeko abiadura erregula dezake; puzte-gaitasunak farmakoen askapen kontrolatua ahalbidetzen du; biskoelastikotasunak portaera likatsu edo elastikoa doitzeko aukera eskaintzen du, hidrogelen eta zelulen arteko elkarrekintzan eragina […]
Alabaina, adimen artifizialak sortzen duen alborapenaren zergatia eta jatorria ezin zaio arrazoi bakarrari lotu, eta jatorriaren sailkapena ere, ez da modu bakarrean azaltzen literaturan. Adimen artifizialeko sistemetan parte hartzen duten eragile ezberdinek eragin dezakete alborapena, datuek, berez barneratuta dutelako alborapena […]
Gaur egun, makina aurreratuenak ordenagailuak dira, eta haien programarik eraginkorrenak, adimen artifiziala eragile eta prozesatzaile dutenak. Teknologia hori jende xehearen eskutan ugari da, eta gailuen dirdirak, erabilera-etekinak eta usain gabeziak hainbat ekintza eta ondorio estaltzen dituzte haien atzean. Hala, aurrerakuntza […]
Automatika eta Kontrolaren arloan erabiltzen diren adimen artifizialeko teknika hauen artean, sistema adituak, logika lausoa, algoritmo ebolutiboak eta neurona-sare artifizialak aurkezten dira. Honez gain, hauen nondik-norakoak eta aplikazioak aztertzen dira. Sistema Adituak 70. hamarkadan hedatu zen teknika bat da, non […]
Planteatu berri ditugun galdera horietatik guztietatik, adimen artifizialerako erabil daitezkeen algoritmoen errendimenduaren ingurukoak tratatzea garrantzitsua deritzogu, ezinbestekoa baita erabiltzen ditugun algoritmoen errendimendua aztertzea intereseko aplikazio ahaltsuak eraiki nahi baditugu. Alabaina, algoritmoen errendimendua neurtzea eta kuantifikatzea kasu askotan lan nekeza izan […]
Gure eguneroko bizitzan, gero eta maizago topo egiten dugu adimen artifiziala erabiltzen duten teknologia eta sistemekin, eta askotan hauek modu erabat integratuan erabiltzen ditugu konturatu gabe. Esate baterako, etxeko laguntzaile birtualak erabiltzen ditugunean, hala nola Amazon Alexa edo Google Assistant […]
Gaixotasun honetan Substantia nigra pars compacta-ko (SNc) neurona dopaminergikoen galera progresiboa gertatzen da, bide nigroestriatalaren funtzio desegokia eraginez. Neuronen heriotzan parte hartzen duten hainbat mekanismo zelular eta molekular deskribatu dira, eta nahiz eta gaixotasuna hainbat faktore genetiko eta ingurumenekoekin erlazionatu […]