Besteak beste, sistema kannabinoidea ugalkortasunean inplikatuta dagoela ikusi da: gametogenesian, ernalketan, enbrioiaren ezarpenean, plazentazioan, haurdunaldian eta erditzean eta sistema kannabinoidean parte hartzen duen makinaria guztia ugal-aparatuko organo, ehun eta zeluletan dagoela frogatu da. Gure taldeak, hala nola, sistema kannabinoidea bai […]
Lan-eremuan, detektatu daitezken osasun-arazoak, eskala txikiagoan, dagokion biztanleriaren arazoen isla dira. Horregatik esku hartzeko eremu interesgarri gisa aurkezten da, bai arriskuen prebentziorako, bai osasuna sustatzeko. Testuinguru horretan UPV/EHUko langileen osasun-ohiturak aztertzeko ikerketa abiatu genuen. Langileen pisua, gorputz masa indizearen bidez […]
Loezinak loak hartzeko edo mantentzeko zailtasunari, behar baino lehenago esnatzeari zein indarberritzailea ez den loari egiten dio erreferentzia. Sintoma horiek gutxienez hiru hilabetetan zehar astero hiru gauetan agertu behar dira. Gainera, lo-alterazioak edo biharamuneko nekeak hondatze kliniko esanguratsua eragin behar […]
Hori dela eta, lan honetan industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko hainbat estrategia aztertuko dira, arreta medikamentuen ekoizpenean jarriz batez ere. Izan ere, industria farmazeutikoa, maneiatzen duen ekoizpen bolumenerako, gehien kutsatzen duen industriako sektoreen artean kokatzen da. Lan hau, EHUren […]
Gaur egun, ikusi da beharrezkoa dela klima-aldaketaren aurkako borroka sustatzea, planetaren ingurumen-inpaktuaren edo ingurumen-degradazioa gelditzeko. Ildo horretan, egiaztatu da berotegi-efektuko gasen isurketen % 71,0 eta baliabideen kontsumoaren % 60,0 hiri-eremuekin erlazionatuta daudela, eta etengabe hazten ari direla. Hirigileek eta arkitektoek […]
Geroz eta kutsatuagoa dagoen planeta baten bizi gara. Hainbat substantzia erraz jotzen ditugu kutsatzailetzat: pestizidak eta metal astunak, esate baterako. Azkenaldian, ordea, kutsatzaile izendatu berriez hitz egiten da, hots, aurretik ezezagunak ziren edo kutsatzailetzat jotzen ez ziren substantziez, eta horien […]
2030 Agenda 2015ean Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako eta sinatutako akordioa da. Bertan, Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) markoa onartu zen, garapen iraunkorrerako funtsezko oztopo sistemikoei heltzeko asmoarekin. Hala ere, hainbat adituek adierazi dute GIHen abiapuntuko diagnostikoan hutsuneak daudela, bai ezarritako helburuen […]
2030eko Garapen Iraunkorrerako 1. Helburua (aurrerantzean, GIH) pobreziari aurre egitean datza, eta beste helburu hauek dakartza berekin: Gaur egun, eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi diren pertsonen muturreko pobrezia desagerraraztea mundu osoan. Gutxienez erdira jaistea pobrezian bizi direnen proportzioa, dimentsio […]
Gizakiak ingurunean sortzen duen eragina nabaria da eta inongo zalantzatik kanpo dago. Horren adibide dira kutsadura, klima-aldaketa, lurzoruaren higadura, baso-soiltzea eta lehengaien agortzea besteak beste. Horregatik, eragin hau murrizteko helburuarekin Nazio Batuen Erakundeak (NBE) “Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH)” aurkeztu zituen […]
Ahotsa ezinbestekoa da giza komunikaziorako. Ahotsa etengabe erabiltzen dugu eguneroko jardueretan, eta ahotsa galtzeak eragin handia du pertsonen bizitzan. Gainera, hitz egiteko gaitasunaren galera beste gaixotasun edo afekzio motorrekin batera edo ondorioz agertzen da askotan. Beraz, kaltetutako pertsonarentzat komunikatzeko gaitasunak […]