Denboraren gezia

David Brizuela Antzinako zibilizazio gehienen aburuz, denbora ziklikoa da. Mito asko aurki daitezke historian zehar munduaren amaiera iragartzen dutenak, eta amaieraren ondoren birsortuko dela aurresaten dutenak, ziklo berri bati hasiera emateko. Ziklo haiek infinituraino errepikatuko lirateke behin eta berriro. Greziar filosofo askok ideia hau muturreraino eraman zuten betiereko itzultzea proposatuz. Ikuspegi honen arabera, gizaki guztiaz behin eta berriro jaio […]