Ekaia aldizkaria
Etiketen artxiboa 218 artikulu
Hegazkinen desplazamendua hegalei atxikitzen zaizkion turbinei esker lortzen da. Airea konprimatu eta errekuntzako ganberetan sartzen da, non erregaiak etengabe erretzen diren. Presio eta tenperatura altuko airea turbina batera eramaten da, partzialki zabaltzen baita konpresorea mugitzeko duen energia lortzeko. Atzeko errodamenduen […]
Farmazia asistentziala, pazienteen beharretara egokitutako arreta
Historian zehar, farmaziak eraldaketa nabariak jasan ditu. Aurretik, farmaziak, botiken prestaketa eta dispentsazioa zituen oinarri nagusitzat, baina gaur egungo gizartean aldaketa nabarmenak ematen ari dira alor ezberdinetan, eta osasuna ez da salbuespen bat. Egun, biztanleria gero eta kezkatua dago ongizatearekin […]
Depresio erresistentea tratatzeko etorkizunerako erronkak
Depresioa gaixotasun mental ohikoa da, tristura handia, energiarik eza, gauzen ikuspegi negatiboa eta lo egiteko, kontzentratzeko edo elikatzeko zailtasunak eragiten dituena eta ondorioz familia-bizitza zein lan-bizitza larriki kaltetu ditzakeena. Azken urteotan, gaixotasun honen gorakada handia dela eta, osasun publikoko arazo […]
Euskal kostaldeko fitoplanktona bibalbioen akuikulturan
Akuikulturak azken hamarkadan mundu mailan izan duen garapena itzela izan da eta, honek, Euskal Autonomia Erkidegoan itsaskien akuikultura burutzeko nahia piztea eragin du. Gaur egun, itsaso zabalean (Mendexan) kokatuta dagoen akuikultura eremu bat dago martxan. Eremu hau 2019ko uztailean hasi […]
Omega-3 gantz-azidoen zenbait propietate onuragarri
Mantenugaiak elikagaietan dauden substantzia kimikoak dira eta zelu len funtzio energetikoan, egituratzailean eta erregulatzailean parte hartzen dute . Mantenugaien artean lipidoak ditugu, gantz-azidoz (GA) osatu tako substantzia organikoak. GAk egitura hidrokarbonatuko kateak dira. Katearen hasierako muturrean karboxilo talde bat aurkezten […]
Zer da hacking etikoa eta zertarako balio du?
Duela urte batzuk, zibersegurtasuna gutxi batzuek baino ez zuten kontuan hartzen. Teknologiaren aurrerapenak, mundu osoa uneoro konektatuta egotera ekartzearekin batera, zenbait arrisku ere ekarri ditu. Hainbestekoa da teknologiaren erabilera gaur egun edozein momentutan zibererasotuak izan gaitezkeela; gailu kopuruaren igoerarekin zibererasoen […]
Epigenetika helburu duten sendagaiak
Ezaguna da genetikak gaixotasunen garapenean paper garrantzitsua jokatzen duela. Gure herentzia genetikoak gaixotasun ezberdinak garatzera eraman ahal gaitu. Baina gure arbasoek utzitako ondoretasunaz gain, gure bizimoduak gure osasunean eragiten al du? Bai, noski. Gaixotasunen agerpena eragin dezake? Bai, bizitzako esperientziek […]
Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen
Kimika Analitikoa materiaren kuantifikazioa, identifikazioa eta banaketa aurrera eramateko metodoak erabili eta aztertzen dituen diziplina zientifikoa da. Azken hamarkadetan teknologiak jasan duen garapen handiari esker, Kimika Analitikoak haren analisi metodoak hobetu ditu. Beraz, teknologiari esker analisi metodo azkarragoak, sinpleagoak, erreaktibo […]
MinervaLab: irakaskuntza-proiektu alternatiboa
Azken urteotan agertutako teknologia eta plataforma berriek ikasleen parte hartzean oinarritutako proiektuak garatzeko eta irakaskuntzarako beharrezkoa den materiala sortzeko eta hedatzeko bide ugari eskaintzen dituzte. Horren adierazle da MinervaLab proiektua. Egitasmoa Jupyter Notebook plataforman eta softwarearen garapenean erabili ohi diren […]
Muskuiluen erantzun biologikoak kutsadurari aurre egiteko
Jarduera antropogenikoek sortutako kutsadurak mundu osoko itsas ekosistemei mehatxu egiten die etengabe. Kostaldeko ekosistemak bereziki kaltetuak izan dira, organismoen osasuna, biodibertsitatea eta ekosistemen funtzionamendua mehatxatzen dituzten isurketa kroniko eta isuri akzidental moduko gorabeherei aurre egiten baitiete. Testuinguru honetan, itsas baliabideen […]