Archivo de Etiquetas:: fisika

UPV/EHUko Fisika Teoriko Sailean lanean diharduen Tom Broadhurst ikertzaileak, Taiwango Unibertsitate Nazionaleko zientzialariekin batera, besteak beste, galaxien eta Unibertsoaren egituraren formazioari buruzko erantzun berriak proposatzen dituen ikerketa batean parte hartu du. Horren baitan, quasarren izaera berrinterpretatzea xede duen ikerketa bat abiatu zuten eta argitu dute nola eratzen diren quasarrak, Unibertsoko objekturik argitsuenak.
Quasarrak, 200-400 mila milioi izar inguru biltzen […]

Zientzialari 21 – Aitor Bergara from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Supereroankortasuna material batzuek duten propietate harrigarria da. Magia kontua ematen duen fenomeno hau hobeto ulertzeko Aitor Bergararekin izan gara. Bera Fisika irakaslea da UPV/EHUn eta DIPC zentroko ikertzaile laguna. Supereroaletasuna zertan datzan eta material supereroaleen aplikazioei buruz galdetu diogu, besteak beste.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez […]

Amaia Portugal Abiatzear da Argiaren Nazioarteko Urtea. Besteak beste, Optikaren liburuak mila urte bete dituela ospatzeko balioko du, bai eta Ibn al-Haytham bere egileak zientziari egindako ekarpen handia goraipatzeko ere.
“Argiak bizitza ematen digu fotosintesiaren bitartez; denboran atzerantz begiratzeko aukera ematen digu, Big Bang kosmikorantz; eta lagundu egiten digu zentzumenen jabe diren Lurreko beste izakiekin komunikatzen. Gainera, espazioaren esploraziorako […]

Amaia Portugal 1954ko irailaren 29an sortu zen Ikerketa Nuklearrerako Europar Erakundea. Sei hamarkadaren buruan, Internet sortu, inoizko partikulen azeleragailu handiena eraiki eta Higgs bosoia detektatu da Genevan dagoen laborategi erraldoi honetan, beste gauza askoren artean.
Partikulen fisikarako munduko laborategi handiena hain da erraldoia, ezen mugaz gaindikoa baita. Izan ere, CERNek egoitza Genevan duen arren, haren korridore luzeetan atzera eta […]

Peru S. Gamarra
“Non dira zientziaren gaineko hitzaldiak?”, galdetzen du neska gazte batek. 16 urte inguru izango ditu eta bakarrik dator Bilboko Bizkaia Aretora. “Ez da ordaindu behar, ezta?”, jarraitzen du. Harreran dagoen andreak ezetz esan eta hitzaldiak non diren argitzen dio. Pozik dator. Eta bera bezala, beste hainbat gazte. Pozgarria da Naukasen hitzaldietan –duela egun batzuk ospatu ziren- adin […]

Idoia Garcia de Gurtubay Materia kondentsatuaren fisikako irakaslea da UPV/EHUn eta DIPCko ikertzailea. Fisika konputazionalaren sekretuez hitz egin digu: bere ikerketa esparrua zertan datzan, materialen propietateak nola alda daitezkeen…
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Zientzialari 14 – Idoia Garcia de Gurtubay from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. […]

Amaia Portugal Hurrengo astean esango dute zientziaren munduko sari esanguratsuenak nori egokituko zaizkion aurten. OLED teknologia, genoma bikoizketak, nanoharien fotonika eta beste zenbait alor daude Thomson Reuters agentziaren kinielan.
Hedabide orokorretan zientzia inoiz protagonista bada, urriko lehen egunotan izan ohi da, hemen baitira Nobel sariak. Hilaren 6an, 7an eta 8an emango dute, hurrenez hurren, Medikuntza/Fisiologia, Fisika eta Kimikaren alorreko […]

Uxune Martinez Egun, zientziei eta jakintza-alorrei buruz dugun pertzepzioen artean, fisika “arlo gogorra” dela dirau. Fisikaz gain, kimikak eta matematikak ere irudi berdina ohi dute. Pertzepzio hauek, aldiz, ez zuten eragin handirik izan Euskal Herriko historiaren lehen emakume zientzialarien artean. Izan ere, gehienak fisika eta kimika gaietan jantziak ziren eta ibilbide profesionala garatu zuten arlo hauetan. Emakume horien artean dugu, […]

Javier San Martín

John M. Kovcakek eta bere taldeak aurtengo martxoaren 17an eman dute jakitera grabitazio-uhinak aurkitu dituztela. Alegia, Big Bangen oihartzuna aurkitu dute nonbait. Hori aditzera eman denetik, zientzialariak asaldatuak dabiltza oso, tartean zuzeneko edo okerreko arrazoi batzuk daudelarik. Batzuek pozez gainezka hartu dute berria, iragarri baitute gure unibertsoaren jatorria eta geroagoko hedadura azaltzen dituzten teoriak egiaztatuak gertatuko direla […]

Amaia Portugal
Ez dago iparra galtzerik, atsotitzak halakorik badio ere. Bizi garen artean iparra pixka bat mugituko da beharbada, bai eta bizi ez garen artean iparra hego bihurtu ere, geroxeago azalduko dugunez. Baina ezin dugu iparra galdu, horretarako Lurrak bere eremu magnetikoa galdu beharko bailuke aurrena, eta hori gertatuz gero ez geundeke hemen. Hain zuzen, hura hobeto ezagutzeko, Europako Espazio […]