ingurumena
Etiketen artxiboa 210 artikulu
Berdintasuna zientzian ASHG AEBko giza genetikaren elkarteak barkamena eskatu du adierazpen baten bidez, historian izandako jokabide diskriminatzaile eta eugenesikoengatik. ASHGk onartu du iraganeko ikerketa genetiko batzuk AEBko mugimendu eugenesikoaren parte izan zirela, eta jarrera diskriminatzaileak sustatu ahal izan zituela. Iraganeko […]
Ozono-geruzaren zuloa, konpontzeko bidean
Lehenik eta behin, koka gaitezen oinarrizko kontzeptuetan. Ozono-geruza Lurraren gainazaletik 15-35 km-ra dagoen geruza da. Ozonoz osaturiko geruza horrek Eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesteko balio digu. Alabaina, kutsaduraren kausaz geruza ahultzen joan da azken hamarkadetan eta, horrela, ozono-zuloa edo ozono-geruzaren […]
Asteon zientzia begi-bistan #425
Ingurumena One Earth aldizkarian argitaratu denez, basoen galeran nekazaritzak baino eragin handiago du bestelako produktuen nazioarteko merkataritzak. Produktu hauek dira, besteak beste, mineralak, metalak eta zurarekin lotutako produktuak. Ikertzaileek kalkulatu dute ukitu gabeko basoen galeraren % 60, nekazaritzakoak ez diren […]
Asteon zientzia begi-bistan #424
Emakumeak zientzian Raye Jean Montague afro-amerikarrak ontzi militarrak ordenagailu bidez diseinatzeko lehen sistema sortu zuen. Sistema horren bidez erabat aldatu zuen ontzi horiek fabrikatzeko eta erabiltzeko modua. Hastapenetan, Washingtonen mekanografo lana lortu zuen Montaguek, itsas armadaren David Taylor Saiakera Kanalean […]
Asteon zientzia begi-bistan #423
Emakumeak zientzian Jone Bilbao Antolinek hiru urte daramatza Urdaibaiko urak ikertzen, eta berak irabazi du txiotesia lehiaketaren azken edizioa, txiotesi ulergarrienaren kategorian. Bilbaok adierazi duenez, beti izan du interesa izaki bizidunetan, baina baita kutsaduran, fenomeno meteorologikoetan, eta halako prozesuetan. Eta […]
Jone Bilbao, ingurumen-zientzialaria: “Ingurumen Zientzietan ikusi nuen nire intereseko hainbat gai ukitzeko aukera”
Jone Bilbao Antolinek irabazi du txiotesia lehiaketaren azken edizioa, txiotesi ulergarrienaren kategorian. Aitortu duenez, hasieratik izan zuen helburutzat ulergarria izatea, “sekula ez bainaiz originala izan”. Izan ere, iruditzen zaio ikertzaileek oso argi izaten dutela zertan dabiltzan, baina ingurukoek, normalean, ez […]
Asteon zientzia begi-bistan #421
Emakumeak zientzian 1954an Natalia Sarsadskikh eta Larisa Popugaieva geologoek Zarnitsa meategia aurkitu zuten, Errusiako eta munduko diamante meategi handienetako bat. Alabaina, beste espedizio batek jaso zuen aurkikuntzaren ohorea eta Popugaievak 1970era arte itxaron behar izan zuen aurkikuntza eta erabili zuen […]
Asteon zientzia begi-bistan #420
Ingurumena Jone Bilbao Antolin ingurumen zientzialaria 2019tik UPV/EHUn dabil tesia egiten, Ibai Ekologia ikerketa taldearen barruan, Fitoplanktoneko laborategian. Bilbaok Urdaibaiko estuarioko uren saneamendua izan du tesian ikergai. Izan ere, Urdaibaiko estuarioa EAEko Biosfera Erreserba bakarraren parte izan arren, presio antropogeniko […]
Asteon zientzia begi-bistan #419
Argitalpenak Sagua, eulia eta gizakia liburua 1997an argitaratutako liburua da, eta bere idazlea, François Jacob, genetika-lanen sorreraz, bilakabideaz eta etorkizunaz mintzo da bertan. Jacoben esanetan, ezaguera eta gizatasuna ezkontzetik etorriko dira gizarteak aurrerantzean beharko dituen balioak, mundu-ikuskera berri bati egokituak […]
Asteon zientzia begi-bistan #418
Argitalpenak Zientzia Kaieran 1995ean argitaratutako liburu bat aurkeztu dute, Oliver Sacks neurologoak idatzitako Antropologo bat Marten liburua. Liburuan zazpi kontakizun paradoxiko topatu ditzakegu, kasu kliniko banatan oinarriturikoak. Sacks doktorea bere neurologo-esperientziatik abiatzen da zuzenean tratatu dituen kasu horien inguruan hausnartzeko […]