Ozeanoen, atmosferaren, lurrazalaren, kriosferaren, biosferaren eta klimaren jokaera gaur egun ez da oraindik formalki bizitzen ari garen eta duela 11.000 urtetik baino gehiagotik ezaugarritu duen garai geologikoko (Holozenoa) bera. Gizakiak Lurra aldatu du. Gure planetaren garapen geologikoa hainbeste alda dezakegula […]
Argi dago zenbait informazio edukitzea legez kanpokoa dela. Izan ere, jendearen duintasun edo intimitatearen kontrako informazioa duzularik edo estatu-sekreturen baten aditu zarelarik harrapatzen bazaituzte, informazio hori edukitzea legearen kontrakoa bada, zigor bat (isun txiki bat edo zenbait urte kartzelan, informazioaren […]
Arkeologia Aste honetan Zientzia Kaieran, harri-industriak historiaurreko gizakiari buruz ematen dituen jakintzen inguruan egin zaio elkarrizketa Joseba Rios Bizkaiko Arkeologia Museoko ikertzaileari. Harri-industria edo industria litikoa lehenengo gizakiek erabiltzen zituzten harri tresneriari egiten dio erreferentzia. Egun, harri tresna hauek garrantzizkoak […]
Etorkizun distopiko batean, gizateria, jakin gabe, preso dago errealitate simulatu batean, Matrix batean. Errealitate hori makina adimendunek sortu dute, gizakia ohartu gabe egon dadin, haien gorputzak energia iturri modura erabiltzen duten bitartean. Horixe zen Matrix filmaren oinarria, 1999an wachowskitarrek sortu […]
Emakumea zientzian Aste honetan Zientzia Kaieran, genero-arrakalaren inguruko artikulu bat izan dugu, lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko orekaren inguruan. Yana Gallen eta Melanie Wasserman ekonomialari laboralen ikerketa baten arabera, emakumezko ikasleek askoz ere bat-bateko informazio gehiago jasotzen dute lanaren eta […]
Ingurumena Zientzia Kaieran irakur daitekeenez, Bilboko ekosistema-zerbitzuen eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekak neurtu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak. Indize bat diseinatu dute hiri bizkaitarreko espazio berde eta urdinek ematen dituzten hiru ekosistema-zerbitzuren eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekak ebaluatzeko. Gainera, hiri-mota guztietarako […]
Lengoaia naturala erabiliz pertsonekin komunikatzeko gai diren sistemak dira elkarrizketa sistema automatikoak. Hauek diseinatzeko bi metodologia nagusi erabiltzen dira. Lehenengoa, sistemak erabiltzaileari eman ahal dizkion erantzunak eskuz diseinatzea eta programatzea da. Baina, zer gertatzen da elkarrizketa konplexua eta luzea bada? […]
Edozein egunetan ekonomiari buruzko egunkari bat hartu, eta begiratzen badugu inbertsioei buruzko atala, behin baino gehiagotan agertuko zaizkigu sigla hauek: ESG. Ingurumena, gizarte inpaktua eta gobernu ona adierazten duen ingelesezko sigla da ESG, eta enpresak hiru atal horien arabera sailkatzen […]
Garapen jasangarria da gizateriak aurrean duen mundu mailako erronka garrantzitsuenetako bat. Horretarako, erabakigarria da tokiko, eskualdeko eta mundu mailako garraioa eraldatzea, eraginkortasun handiena ingurumen inpaktu txikienarekin erdiesteko. Trenak zeregin handia du garraioaren deskarbonizazioan. Gaur egun munduko bidaiarien eta merkantzien garraioaren […]
«Kolorezko zurrusta da mundua» abesten zuten Disneyren ekoizpenetako batzuen sarreran; bada, pantailan xarmanta den hori, ez da zuzena. Datu zurrusta den mundu batean bizi gara; eta garrantzizko informazioa lortzeko ahalegina egiten du gure entzefaloak, baina ez beti arrakastaz. Datuak aktibo […]