Archivo de Etiquetas:: teknologia

“Isileko gauzak” ez daude bolada onean… tira ba, badaude bolada onean, eta mundu guztiak jakintzat ematen du hala behar dela… barne jantziak eraman beharraren antzera. Baina azken-azken boladako kontu militarra beste gauza bat da: hiperabiadura, eta zehazkiago, soinutik gorako abiaduradun irristagailu edo planeagailu goi mailakoa, hau da, hypersonic glide vehicles (HGV).
Izenak berak adierazten du ez direla berez propultsatzen […]

Amaia Portugal
Demagun zientzia fikziozko film bat ikusten ari garela. Spiderman, adibidez. Superheroia etxe orratzetako fatxadetan gora eta behera ageri zaigu, eskumuturretatik armiarma sareak botatzen, lianak balira bezala horietatik zintzilik, eta beste gauza irreal asko eta asko egiten. Horixe ikusten ari gara. Badakigu ezinezkoa dela, baina ekintza horien lekuko izaten ari gara aldi berean, fikzioari esker.
Paralelismo hori baliatu […]

Xabier Díaz Silvestre
Nire irakasle batek orain dela 30 urte, robotek bizimodua erraztuko zigutela esaten zigun. Lan fisiko, errepikakor eta monotonoak euren “esku” geldituko zirela eta guretzako, pentsatzea, gauzak asmatu, diseinatu eta kudeatzea eta horrelakoak geldituko zirela. Bere ustez, lan orduak murriztu eta hobeto biziko ginen, bai lanean, bai lanetik at, aisialdirako denbora gehiago edukiko baikenuen.
Ez. Ez zuen asmatu. […]

Zeri buruz hitz egin da sarean asteon? Astea oparoa izan da, hainbat gai jorratu baitira Interneten eta hementxe dituzue laburbilduta: argia, etorkizuneko telebista, nanoegiturak, bihotza, txertoak, robotak eta are gehiago. Eman diezaiogun begirada bat!
Zientzia aurrera doa arrakasta gutxi batzuei esker, baina baita porrot askori esker ere. Izan ere, ez dago zientzia-porrotik. Zientzia etengabe ari da ikasten eta okerrak […]

Gorka Azkune

Ikasteko gaitasuna gizakien ahalmen esklusibotzat hartu izan dugu urte askotan zehar, nahiz eta hori ez den zuzena. Beste animaliek ere gurekin partekatzen dute trebezia hori. Norberak izandako esperientzietatik ondorioak atera eta antzeko kasuetan aurkitzen garenean, erabaki hobeak hartzeko balio digu ikasteak. Beno… edo horrela behar luke behintzat!
XX. mendearen erdi-aldean adimen artifizialaren inguruko lehen lanak hasi ziren. […]

Zeri buruz hitz egin da sarean asteon? Interneten euskaraz argitaratu diren zientzia-gaiak errepasatu ditugu eta hementxe dituzue laburbilduta. Hainbat gai jorratu dira egunotan: Prestige ontziaren istripua, Lekeitioko Lumentza kobazuloan aurkitutako pinturak, genetika-gaiak nola tratatzen diren telesailetan… . Eman diezaiogun begirada bat.
Ba al dago eboluzioa aurresaterik? Hori da galdetzen diguna Mikel Irastorza biologoak Euskalnatura gunean Science aldizkariko artikulu bati erreparatuz […]

Jabi Luengo
Zer lotura dago txiten inkubagailu, aitona-amonentzako joko eta zunda estratosferiko baten artean? Bada, teknologia, PBL pedagogia berritzailea eta besteenganako zerbitzua.
Hirukide ikastetxean DBH 4. mailan proiektu teknologikoak garatzen ditugu, baina hauen bidez beste esparru asko ukitzen ditugu: proiektuen aitzakiarekin teknologiaz gain beste mila gauza ikasten ditugu. Ikasleak bere ibilbidearen protagonistak bihurtzen dira haien autoestimua eta motibazioa handituz.
Proiektuak […]

Amaia Portugal
Indiako Ozeanoak 73 milioi kilometro karratu baino gehiago du azaleran, eta ia lau mila metroko sakonera batez beste. Ustez bertako uretan galdu den Malaysia Airlines konpainiaren hegazkina 63,7 metro luze da, eta 60,9 metro zabal hego baten muturretik bestera; itxura guztien arabera puska txikiagoetan zatituta dago, gainera. Nola bilatu orratz bat, halako lastategi erraldoi batean?
Estatuek eta zenbait […]

Azken urteotan izugarri ari da garatzen energia minieolikoa. Haize-energiaren munduko erakundearen (WWEA) arabera, aurreikuspenak oso onak badira ere, industria minieolikoaren garapenak ez du oraindik industria eolikoaren maila lortu. Horren arrazoi nagusienetako bat da haize-sorgailu txikiek eraginkortasun baxuak dituztela. Arazo horri aurre egiteko, haize-sorgailuen kontrol-sistema hobetzeko algoritmo moldagarri berri bat garatzea izan da UPV/EHUko APERT (Applied Electronics Research Team) ikerketa-taldearen ikerketaren […]

Gorka Azkune

Gizakiok hiru dimentsiotako ikusmen zehatza dugu. Gure ingurumena ikusten dugunean, koloreak eta formak ez ezik, distantziak ere hautemateko gai gara. Hiru dimentsiotako ikusmen hori zeharo garrantzitsua da gure egunerokoan, eta bestela pentsa beza irakurleak egiten dituen atazen artean zenbat egingo lituzkeen distantziak estimatzeko gai ez balitz.
Gaitasun horren muinean, batez ere, gure aurpegian ditugun bi begiak daude. Batez […]