Herbert George Wells, (1866-1946) Munduen arteko gerra, Denboraren makina eta Gizon ikusezina idatzi zituen besteren artean. Mundu mailako ospea eskuratu zuen zientzia fikziozko eleberriei esker. Kazetaria, soziologoa eta historialaria ere izan zen Erresuma Batuko eleberrigilea. Lau aldiz izendatu zuten Literatura […]
Irène Joliot-Curie (1897-1956), Frantziako fisikari eta kimikaria, Nobel saria jaso zuen senarrarekin batera erradioaktibitate artifiziala aurkitzeagatik. Pierre eta Marie Curieren alaba zen eta, Nobel saria baino lehen, atomoaren egiturari buruz egin zituen ikerketak, neutroiaren aurkikuntzarako funtsezkoak izan zirenak. Horretaz gain […]
Maria Mitchell (1818-1889), astronomo estatubatuarra abuztuaren 1ean jaio zen. “Miss Mitchell’s Comet” (1847 VI) kometa aurkitu zuen eta kometa bat aurkitu zuen hirugarren emakumea izan zen historian. Estatu Batuetako lehen astronomia irakasle emakumezkoa izan zen Vassar Collegen. Era berean, 1848an […]
Uxue Razkin Mikrobiologia Lomentospora prolificans (L. prolificans) onddoak orain arte ezagutzen ez zen erresistentzia mekanismo bat daukala frogatu du UPV/EHUko Fungal and Bacterial Biomics ikerketa-taldeak. Onddo mota hau mikroorganismo multierresistentea da eta egun erabiltzen diren onddoen aurkako antibiotikoei erresistentea. Oso […]
Rosalind Franklin (1920-1958) kristalografoa uztailaren 25ean jaio zen. Haren DNAren helize bikoitzeko ereduak biologia molekularra eta funtzio genetikoak ulertzeko bidea ireki zuen “51 argazkia”ri esker. X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudia lortu zuen biofisikari ingelesak. Hala ere, bizi izan […]
Barbara Ward (1914-1981), Britainia Handiko ekonomialari, kazetari eta idazlea. Garatze bidean diren herrialdeen arazoekiko erakutsitako interesa eta konpromisoagatik egin zen ezaguna. Ahalegin handiak egin zituen mendebaldeko oparotasuna munduaren gainerako herrialdeekin partekatzeko. 60.eko hamarkadan, ingurumenari lotutako gaiak lantzeari ekin zion, aitzindaria […]
Uxue Razkin Paleontologia Madeleine aldiko lau behe-erliebe aurkitu dituzte Aitzbitarte IV kobazuloan (Errenteria): bi bisonte, zaldi bat, eta beste animalia bat. Haiekin batera, beste 12 grabatu aurkitu dituzte; ohiko irudiak dira gehienak baina badira ere, esku baten inpresio bat eta […]
Uxue Razkin Fisika Unibertsoaren hedapena ulertzeko nazioarteko ikerketa bat gidatuko du UPV/EHUko Ruth Lazkoz kosmologoak. CANTATA du izena proiektuak eta berak azaltzen duen moduan, ikertu behar dute “ba ote den modurik jakiteko, eskura ditugun datu astrofisikoekin, ea Einsteinen teorietatik harago […]
Uxue Razkin Biologia Munduko animaliarik garaiena da jirafa. Arrak 900 kg-ko masa eta 5’5 metroko altuera izatera irits daitezke. Bere lepo luzearen ondorioz, odola bururaino bidaltzeko “ponpa” indartsua behar du. Bihotza oso handia dauka: 12 kg-ko masa eta 60 cm-ko […]
Uxue Razkin Medikuntza Juanma Gallego kazetariak entzute handiko gaia ekarri digu aste honetan: gezurretan oinarritutako terapiak, hala nola homeopatia, txertoen inguruko konspirazioak eta minbizia ‘sendatzen’ duten sendabelarrak. Testuan Josu Lopez-Gazpio UPV/EHUko kimikariak argi azaltzen du: “Ustezko sendagai horietan ez dela […]