Archivo de Etiquetas:: aipuak

Jane Goodall (1934), primatologoa, etologoa, antropologoa eta Nazio Batuen Bakearen mezularia da. Jatorri britaniarra izanik, bizitza osoa eman du txinpantzeen portaera ikertzen Tanzanian, Afrikan. Lan handia egin izan du kontserbazioaren eta animalien ongizatearen alorretan.
Jane Goodall: “Teknologia bakar-bakarrik ez da nahikoa. Bihotza ere jarri behar dugu”.

—————————————————–
Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire Fernandez Inurritegi eta Maria Perez Mena UPV/EHUko Letraz […]

Seymour Papert (1928-2016), Hegoafrikako zientzialari konputazionala, matematikaria eta hezitzailea. Adimen artifizialaren aitzindaria eta eragin handiko pentsalaria, batez ere ordenagailuaren erabilerak ikasteko moduan eragindako aldaketen esparruan. 60ko hamarkadan planteatu zuen konputagailuak erabilgarriak izan zitezkeela haurren ikaskuntza eta sorkuntza hobetzeko. Are gehiago, ikasle bakoitzak kostu gutxiko konputagailu bat izatearen ideia ere planteatu zuen. Konstruktibismoaren aitetako bat da.
Seymour Papert: “Berrikuntzak ideia […]

Pedro Miguel Etxenike (1950), Zientzialari nafarra, egoera solidoko Fisikan espezializatuta. Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) burua da. Ikerketa Zientifiko eta Teknikoen Asturiasko Printzea saria jaso zuen solidoen azaleran egoera elektronikoen aurreikuspen teorikoan egindako aurkikuntzengatik.
Pedro Miguel Etxenike: “Zientzia ez da egiazko jakintza eskuratzeko modu bakarra”.

—————————————————–
Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire […]

Herbert George Wells, (1866-1946) Munduen arteko gerra, Denboraren makina eta Gizon ikusezina idatzi zituen besteren artean. Mundu mailako ospea eskuratu zuen zientzia fikziozko eleberriei esker. Kazetaria, soziologoa eta historialaria ere izan zen Erresuma Batuko eleberrigilea. Lau aldiz izendatu zuten Literatura Nobel sarirako, ez zuen irabazi, baina.
H. G. Wells: “Zibilizazioa heziketaren eta hondamendiaren arteko lasterketa bat da”.

—————————————————–
Egileez: […]

Irène Joliot-Curie (1897-1956), Frantziako fisikari eta kimikaria, Nobel saria jaso zuen senarrarekin batera erradioaktibitate artifiziala aurkitzeagatik. Pierre eta Marie Curieren alaba zen eta, Nobel saria baino lehen, atomoaren egiturari buruz egin zituen ikerketak, neutroiaren aurkikuntzarako funtsezkoak izan zirenak. Horretaz gain, Frantziako lehen pila atomikoa egiten lagundu zuen.
Irène Joliot-Curie: “Zientzia gizakien bizitza hobetzen eta sufrimendua arintzen duen aurrerapen ororen […]

Maria Mitchell (1818-1889), astronomo estatubatuarra abuztuaren 1ean jaio zen. “Miss Mitchell’s Comet” (1847 VI) kometa aurkitu zuen eta kometa bat aurkitu zuen hirugarren emakumea izan zen historian. Estatu Batuetako lehen astronomia irakasle emakumezkoa izan zen Vassar Collegen. Era berean, 1848an American Academy of Arts and Sciences elkartean izan zen onartua, elkarteko lehen emakumea.
Maria Mitchell: “Zientzialariok, batez ere, irudimena behar […]

Rosalind Franklin (1920-1958) kristalografoa uztailaren 25ean jaio zen. Haren DNAren helize bikoitzeko ereduak biologia molekularra eta funtzio genetikoak ulertzeko bidea ireki zuen “51 argazkia”ri esker. X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudia lortu zuen biofisikari ingelesak. Hala ere, bizi izan zen artean ez zuen horregatik errekonozimendurik lortu, bai ordea ikatzen eta birusen egiturari buruz egindako ekarpenengatik.
Rosalind Franklin: […]

Barbara Ward (1914-1981), Britainia Handiko ekonomialari, kazetari eta idazlea. Garatze bidean diren herrialdeen arazoekiko erakutsitako interesa eta konpromisoagatik egin zen ezaguna. Ahalegin handiak egin zituen mendebaldeko oparotasuna munduaren gainerako herrialdeekin partekatzeko. 60.eko hamarkadan, ingurumenari lotutako gaiak lantzeari ekin zion, aitzindaria izanik garapen iraunkorraren aldeko defentsan. Hurrengo hamarkadaren harieran, berriz, United Nations Conference on the Human Environment biltzarraren aurreko txostenaren […]

Isaac Newton (1643-1727), fisikaria, filosofoa, teologoa, asmatzailea, alkimista eta matematikari ingelesa izan zen. Grabitazio Unibertsalaren Legea deskribatu zuen, eta mekanika klasikoaren oinarriak finkatu zituen bere izena daramaten legeen bidez. Haren zientzia-aurkikuntzen artean nabarmentzen dira, besteak beste, argiaren izaerari eta optikari buruzko lanak eta kalkulu matematikoaren garapena.
Isaac Newton: “Balio handiko asmakizunak egin baditut, gehiago izan da pazientzia edukitzeagatik, beste edozein […]

Julius Robert Oppenheimer (1904-1967), Estatu Batuetako fisikaria izan zen. Lehen arma nuklearra garatzeko helburua zuen Manhattan egitasmoaren zuzendari zientifikoa izan zen eta, ondorioz, “bonba atomikoaren aita gisa” ezaguna da. Gerra amaitu ondoren, United States Atomic Energy Commission (AEC) erakunde sortu berriaren aholkulari-burua izan zen, eta postu horretaz baliatu zen arma atomikoen nazioarteko kontrolaren alde egiteko. Estatu batuen eta Sobietar […]