Zientzialariak atrebentzia izan behar du

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri · Kolaborazioak

Julius Robert Oppenheimer (1904-1967), Estatu Batuetako fisikaria izan zen. Lehen arma nuklearra garatzeko helburua zuen Manhattan egitasmoaren zuzendari zientifikoa izan zen eta, ondorioz, “bonba atomikoaren aita gisa” ezaguna da. Gerra amaitu ondoren, United States Atomic Energy Commission (AEC) erakunde sortu berriaren aholkulari-burua izan zen, eta postu horretaz baliatu zen arma atomikoen nazioarteko kontrolaren alde egiteko. Estatu batuen eta Sobietar Batasunaren arteko armamentu-lehiaren aurkari sutsua izan zen.

Robert Oppenheimer: “Zientzialari batek atrebentzia izan behar du edozein gai planteatzeko, edozein baieztapen zalantzan jartzeko eta akatsak zuzentzeko”.

PANEL 36


Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire Fernandez Inurritegi eta Maria Perez Mena UPV/EHUko Letraz – Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeko ikertzaileak dira.


Aipua eta irudia UPV/EHUko Zientzia Astea: Alfabetatze zientifikoa Alfabetización científica liburutik jaso dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu egileei eta UPV/EHUko Zientzia Astearen arduradunei, edukia blogean argitaratzeko baimena emateagatik.

alfabetatze zientifikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude