Milioi bat espezie intsektu baino gehiago daude katalogatuta eta gaurkoan planetako biztanle txiki horiei buruz hitz egingo digu Kiñuk. Animalia ezagunen % 80 baino gehiago dira intsektuak. Oraindik asko dago jakiteko bizidun hauei buruz, baina badakigu ekosistemen biziraupenean funtsezkoak direla […]
Planetan izaten diren migrazio handiek arreta ematen dute beti. Besteak beste, telebistako dokumentaletan irudi indartsuak eskaintzen dituzte ugaztun talde handiek pasaia ikusgarrietan egindako mugimendu zabalek. Lurra bizirik dagoelako beste seinale bat ekarri ohi dute gogora irudiok. Dena dela, migrazio hitza […]
Animalia bereziki sinplea da Caenorhabditis elegans zizare nematodoa. Milimetro luze da eta 959 zelula somatiko baino ez ditu (ugal-zelulak aintzat hartu gabe). Zelula horietatik 302 neuronak dira. Hau da, neurona horiek dute gaitasuna zentzumenei buruzko informazioa jasotzeko, integratzeko eta erantzun […]
Zoologia Japoniako ikertzaile batek frogatu du Regimbartia attenuata kakalardoak gaitasuna duela Pelophylax nigromaculatus igelaren digestio-sistema zeharkatzeko eta bere kloakatik bizirik ateratzeko irentsita izan ostean. Hau egin dezake digestio-sistema era aktiboan gurutzatzen baitu hankak erabiliz eta exoeskeleto gogorra eta aire-poltsiko moduko […]
Hiru osagai zoragarri ditu dakardan kontu honek: bizitzari eutsi eta aurrera egiteko grina duten protagonistak, eskatologia pixka bat eta bitxikeria moduan kontatzeko istorioa dela. Hasteko, noski, protagonistak aurkeztuko ditugu. Gure lehenengo protagonista igel bat da. Igel normal eta arrunta. Pelophylax […]
Udaberriarekin batera hasten baita baratze gehienen (neguko baratzea ere badela ezin da ahaztu) denboraldia. Ariketa fisiko sutsua aitzurrarekin: sorbaldak, bizkarra, iskiotibialak, besoak… Nekazalfitnessa, igeriketa bezala, gorputz osoa lantzeko baliagarria da. Gizakiaz harago Eta pentsatuko duzue (edo ez, zeuen buruan ez […]
Eta kontua da, berez ezin direla mugitu. Ikusi ere, zentzu hertsian, ez dute ikusten. Entzumena ez da haien gaitasunik indartsuena. Onddoak baitira. Onddoak, bai. Jaten ditugun boletusen ahaideak. Onddoak. Beno, egia esan, haiek ez dira zonbiak, haiek dira besteak zonbiak […]
Baina polinizatzaile hauek ezagutu ezean… ezin zaindu! Askotan inguruari erreparatu ere egin gabe pasatzen gara gure herrietako kale, belardi eta parkeetatik. Ez dugu horretarako astirik hartzen. Zenbat hego ditu erle batek? Eta zenbat hanka kakalardoak? Marigorringoak ba ahal du antenarik? […]
Emakumeak zientzian María Fernanda Campa Uranga geologo ikertzailea izateaz gain, aktibista ezaguna izan zen Mexikon. IPN-en ingeniaritza geologikoko titulazioa lortu zuen lehen andrea izan zen, eta Mexikoko lurpeko aberastasunen, bereziki petrolioaren, defendatzaile amorratua izan zen. Bere lurraldeko geologiari buruzko 200 […]
Ez da beharrezkoa urrutiko oihan batera bidaiatzea modu guztietako izakiak ikusteko. Zure etxea oso garbi egon arren, bertan ere zomorro asko bizi dira. Ez dituzte fakturak ordaintzen eta ez daude zure etxeko helbidean erroldatuta, baina zurekin bizi dira, ohean lo […]