Inoiz entzun al dituzu bi sator biluzi hizketan? Hona: . Funtzionalki itsuak dira sator biluziak eta kirrinkak baliatzen dituzte komunikatzeko. Egindako ikerketak gutxienez 17 bokalizazio ezberdindu ditu. Ez hori bakarrik, bizi diren kolonien araberako dialektoak ere identifikatu dira. Ikerketa egiteko […]
Ziortza Guezuraga Urtxintxa hegalariaren fluoreszentzia aurkitzeak bidea ireki dio bestelako animalietan fluoreszentzia bilatzeko… eta topatzeko. Urtxintxa hegalari arrosa batekin hasten da istorio hau. 2017an, argi ultramoredun (UV) lanpara baten laguntzarekin gauez likenak aztertzen ari zela, Jonathan G. Martinek zarata entzun […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Dmitri Beliaiev genetista zen, eta Mendelen genetika zientzia faltsutzat hartzen zeneko garai eta herrialde batean bizi eta lan egin zuen. Herrialdea Errusia zen, eta garaia, berriz, Iosif Stalinek Sobietar Batasuna gobernatzen zuenekoa, XX. mendearen erdialdeko hamarkadak […]
Uxue Razkin Tina Negus zoologoak (Erresuma Batua, 1941), hamabost urte zituenean, teoria zoro bat proposatu zuen baina inork ez zion sinetsi, ez bere geologia irakasleak, ez bere jaioterriko museoko ikertzaileek. Hala ere, horrek ez zuen esan nahi oker zebilenik. Organismo […]
Uxue Razkin Osasuna SARS-CoV-2 birusaren aurkako sendagaien bila ari dira laborategiak. Denbora aurrezteko, dagoeneko garatuta dauden sendagaiak erabili nahi dituzte; botika hauek beste koronabirus batzuek sortutako gaitzak tratatzeko (MERS eta SARS) sortu ziren. Horietatik guztietatik, OMEk lau aukeratu ditu maila […]
Uxue Razkin Ziur Bertha Lutzi ez zitzaiola asko gustatu zientzia eta letren artean aukeraketa egitea; harentzat dikotomia horrek ez zuen ezertarako balio. Zoologia eta Botanika hautatu zituen, bai, baina Zuzenbidea ere ikasi zuen, eta Brasileko mugimendu feministaren oinarriak finkatu zituen […]
Uxue Razkin Mikrobiologia Josu Lopez-Gazpiok argi hitz egin digu honetan: sukaldean dugun espartzua da etxeko lekurik zikinenean dagoen gauzarik zikinena. Elikadurarekin lotutako gaixotasunen eta etxeko kutsadura iturrien arteko erlazioak aurkitu dira. Sukaldean baditugu kutsatuak dauden objektuak, hala nola trapuak eta […]
Gaur egun erleen gainbehera bizitzen ari gara; izan ere, beren habitat naturala murriztuta dago eta beren dibertsitate genetikoa ere galtzen ari da zenbait faktore direla eta. Gure planetan erlerik ez izateak galera handiak ekarriko lituzke ekosistemara eta, nagusiki, landareen ugalketa […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Geroari begira ———————————————————————————————————– Txibia kolosalez eta hondo abisaletako beste animalia erraldoiez aritu gara «Erraldoi abisalak» izenburuko atalean. Animalia erraldoiekin jarraitu nahi dugu hemen, baina oraingo honetan bi espezieri buruz bakarrik arituko gara, lehortarra […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Geroari begira ———————————————————————————————————– Somalia, Kenya eta Etiopiako larre elkorren azpian sator bat bizi da; sator biluzia du izena eta bera da ezagutzen den ugaztunik arraroena. Hartzen dugun ezaugarria ia edozein dela ere, ez […]