Duela 11.000 milioi urte izar erraldoi bat lehertu zen

Dibulgazioa · EHUko ikerketa

2012ko urriaren 24an mundu osoko behatokiei izar erraldoi baten leherketaren berri eman zitzaien. GRB121024A izeneko izarra izan zen lehertu zena eta leherketa, NASAren Swift sateliteak aurkitu zuen ordu batzuk lehenago Eridanoren konstelazioan. Hala ere, Europako Behatoki Australak baino ezin izan zituen fenomenoaren neurri polarimetriko zehatzak hartu, Atacamako basamortuan (Txile) duen Very Large Telescoperen (VLT) bidez. Orain dela 11.000 milioi urte inguru gertatu zen eztanda horri buruz lortutako datuek zulo beltz bat nola sortzen den jakitea ahalbidetu dute. Andaluziako Astrofisika Institutua/CSICren eta UPV/EHUren arteko Atal Elkartuko zuzendarikidea den Javier Gorosabel Ikerbasque ikertzaileak Nature aldizkari ospetsuan argitaratu den lan horretan parte hartu du.

Goialdeko ezkerreko laukia (a): Very Large Telescopek (VLT) Txiletik GRB121024Aren eremuaz hartutako irudia. GRB121024A lerro etenen bidez adierazitako puntua da. GRB121024Ak irudian duen distira ez dator bat Lurreraino duen distantziarekin. Izan ere, ikus daitekeenez, GRB121024A eremuko objektu distiratsuenetako bat da, nahiz eta irudian urrunen dauden objektuetako bat izan (urrunen dagoena ere izan liteke). Horrela, adierazitako puntua izar batek orain dela 11.000 milioi urte inguru izan zuen eztandari dagokio, artean Unibertsoaren adina gaur egungo adinaren heren bat zela. Lauki orokorra (b): GRB121024Aren erreprodukzio artistikoa. Hilzorian dagoen izarretik irteten diren zurrustak ikus daitezke, izar horren erdian zulo beltz bat osatuko litzatekeela. Zurrustatik hedatzen den uhin urdinak antzemandako polarizazio zirkularra ordezkatzen du. Kreditua: NASA, Goddard Space Flight Center/S. Wiessinger.

Kosmos osoan ez dago unibertsoaren mugako izarren LGRB (Long Gamma-Ray Bursts ingelesez) izeneko leherketekin energiaren eta intentsitatearen aldetik lehiatu daitekeen gertaerarik: segundo bakar batean GRB bakar batek ehunka izarrek, Eguzkiaren bezalakoek, 10.000 milioi urteko bizitzan lehertu dezaketena lehertzen du.

Orain dela hamar urte astrofisikariek proba sendoak izan zituzten, eta badakite LGRBak izar masiboen eztandagatik gertatzen direla; izar masibo horiek astro erraldoiak dira, Eguzkiaren masa baino ehun aldiz handiagoa dutenak eta, gainera, ardatz baten inguruan azkar biratzen direnak.

Izar horiek masiboak direnez eta biratzen direnez, ez dute eztanda egiten izar arrunt baten moduan: modu erradialean egiten dute, adibidez, baloi bat husten den bezala. Eredu teoriko batzuen arabera, astro erraldoi horien inplosioak ziba izugarri bat sortuko luke, hau da, urak konketa baten estolda-zulo batean egiten duen bezala, azkenean zulo beltza osatu arte.

VLTren FORS2 tresnan muntatutako polarimetroak GRB121024Az hartutako irudia. Polarimetroak objektu bakoitzeko bi irudi ematen ditu ikuseremuan. Polarizatutako objektuak distiratsuago agertzen dira banda batean bestean baino. Polarizatu gabeko objektu gehienek intentsitate berdina daukate goiko bandan zein behekoan. Geziaz adierazitako objektua GRB121024A da, % 0.6ko polarizazio zirkularra erakutsi zuena. Irudia: Wiersema et al. 2014, Nature, DOI 10.1038/nature13237.

Hilzorian dagoen izarraren biraketa- ardatzarekin lerrokatuta dauden bi zurrusta oso energetikotan igorriko litzateke leherketa erraldoi horrek askatutako energia. Gainera, izar guztiek eremu magnetikoak dituzte, are gehiago izarrak azkar biratzen badira, LGRBekin gertatzen den bezala. Horrela, izarra erdialdeko zulo beltzerantz barnetik hondatzen den bitartean, izarraren eremu magnetikoak ere haren biraketa-ardatzaren inguruan pilatuko lirateke. Eta, izarra hondatzen den bitartean, “geiser magnetiko” handia gertatuko litzateke, sortuz doan zulo beltzaren ingurutik botako litzatekeena eta hainbat bilioi kilometroko distantzietan antzematen diren ondorioak dituena.

Agertoki konplexu horren arabera, izarraren eztandan igorritako argiak zirkulu-polarizazioa -torloju bat izango balitz bezala- izan behar zuela aurreikusten zen. Eta horixe da, hain zuzen ere, egileek Txiletik antzeman dutena: zirkulu forman polarizatutako argi bat Unibertsoaren mugan sortutako zulo beltz sortu berri baten zuzeneko ondorioa da, eta eredu teorikoa egiaztatzen du. Gainera, lehenengo aldiz antzeman da hain maila handiko polarizazio zirkular optikoa eta hain urrun dagoen iturri batean.

Iturria: K. Wiersema, S. Covino, K. Toma, A.J. van der Horst, K. Varela, M. Min, J. Greiner, R.L.C. Starling, N.R. Tanvir, R.A.M.J. Wijers, S. Campana, P.A. Curra, Y. Fan, J.P.U. Fynbo, J. Gorosabel, A. Gomboc, D. Götz, J. Hjorth, Z.P. Jin, S. Kobayashi, C. Kouveliotou, C. Mundell, P.T.O’Brien, E. Pian, A. Rowlinson, D.M. Russell, R. Salvaterra, S. Di Serego Alighieri, G. Tagliafferri, S.D. Vergani, J. Eliott, C. Fariña, O.E. Hartoog, R. Karjalainen, S. Klose, F. Knust, A.J. Levan, P. Schady, V. Sudilovsky, & R. Willingale. Circular Polarization in the optical afterglow of GRB121024A. Nature, 2014, DOI 10.1038/nature13237.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.