Baliteke aurrean dituzun aurpegiak ezagunak izatea edo agian ez. Zientzia asko duten emakumeen irudiak dira baina hauen izenak ez dira testuliburuetan azaltzen, eta zientziaren lorpenen ondoan ere ez. Ba al dakizu nortzuk diren? Egizu klik argazkietan, harrituko zaituzten istorioak aurkituko dituzu atzean.
Sus rostros pueden resultarte familiares o quizás no. Son rostros de mujeres con mucha ciencia pero sus nombres no aparecen en los libros de texto, ni junto a los grandes logros de la ciencia. ¿Sabes quiénes son? Haz clic en las fotografías y tras ellas encontrarás historias que no te dejarán indeferente.
Egileez: Marta Macho Stadler, (@Martamachos) UPV/EHUko Matematikako irakaslea da eta Mujeres con Ciencia blogaren editorea. Uxune Martinez, (@UxuneM) Inguma datu-baseko arduraduna da eta Zientzia Kaierako editorea.
1 iruzkina
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta #EmakumeakZientzian bizi duten egoeraren berri emateko, hauen ikusezintasuna, testuliburuetan agertzen ez diren eta agertuko ez diren 18 emakume zientzialarien istorioak bildu genituen Mujeres con Ciencia eta Zientzia Kaiera blogetan.
Egun, atzo bezala, emakumeek pairatzen dute diskriminazioa zientzian ere. Horren berri ematen da sarritan “Mujeres con Ciencia” blogean. Horrez gain, aipatzekoa da ere, besteak beste, Margaret W. Rossiter zientziaren historialariak honen inguruan egin duen lana. Berak, emakumeek zientzian sufritu duten errepresio sistematikoa definitu eta landu du. “Emakumeak, zientzia eta diskriminazioa: Mateotik Matilda efektura” artikuluan dugu hau jasota.