Etorkizuneko esploratzaileak, Juan Scaliter

Arantxa Arzamendi

Juan Scaliter (Argentina, 1971), (@LaCiencibilidad) zientzia kazetaria da eta hainbat aldizkarietan kolaboratzen du, besteak beste, Muy Interesante, GEO, Condé Nast, RTVE, CNN, Esquire eta Quo. Saiakera lanak ere idatzi ditu, La ciencia de los superhéroes (2011) eta Exploradores del futuro (2014) dira ezagunenak. Azkenik, Quo aldizkariaren La Ciencibilidad blogaren egilea da.

exploradores del futuro

Exploradores del futuro liburuaren sarreran Scaliterrek dio azken hamarkada honetan historiaren edozein momentutan baino berrikuntza gehiago izan direla. Liburuaren lehen kapituluetan zientziaren lau arlo aztertzen ditu: astronomia, neurozientzia, genetika eta fisika, eta bakoitzaren amaieran etorkizuneko berrikuntzak irudikatzen ditu.

Arlo hauetako 50 aditu elkarrizketatu ditu berrikuntzen inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin. Non daude berrikuntza hauen mugak? Nola arautuko da espazioa, legedi bat sortu beharko da espazioko jarduerak arautzeko? Asteroideetan dauden meategien edo mineralen ustiatze ekonomikoa egiten baldin bada, zelan arautu ustiatze ekonomiko horren irabaziak? Nola aldatuko da hezkuntza berrikuntzen ondorioz? Zeintzuk izango dira etorkizuneko lanbideak?

Liburuan zehar mundu osoko zientzialariak elkarrizketatzen ditu, esate baterako, Ginebrako CERN delakoan Luca Fiorini, antimateria lortu zuen aditua; Sara Seager, MITeko emakume astronomoa; George Church genetista eta Juan Enríquez dibulgatzailea.

Argitalpenaren fitxa:
  • Izenburua: Exploradores del futuro: cómo la ciencia del mañana traspasará las barreras de lo que imaginamos hoy
  • Egilea: Juan Scaliter
  • Argitaletxea: Debate, 2014
  • ISBNa: 9788499922836
  • Orrialdeak: 250 orrialde
  • Prezioa: 19,90 € e-book 11,99 €
  • Non eskuratu: Exploradores liburua eskuragarri dago liburutegi publikoetan, besteak beste, Donostia Kulturako liburutegien sarean, eta Bilboko Udal Liburutegien sarean.

———————————————————————————-

Egileaz: Arantxa Arzamendi Sesé (@arzamendisese), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta egun, Donostiako Liburutegi Nagusiaren arduraduna da.

———————————————————————————-

Iruzkin 1

Eman iritzia

Exploradores del futuro, Juan Scaliter | Liburu Dantza

[…] Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>