Harrapatuak, Nicholas Carr

Argitalpenak

Hilero zientzia eta teknologia alorreko argitalpen bat gomendatuko dizuegu. Dibulgaziozko liburuen aipamenak egingo ditugu, publiko mota guztietara zuzenduak, haurrak barne. Hona hemen harrapatu gaituen lehenak: Atrapados: cómo las máquinas se apoderan de nuestras vidas.

atrapados nicholas carr

Nicholas Carr (1959), izen handiko idazle estatubatuarra da eta bereziki aipagarriak dira teknologia alorrean idazten dituen saiakera lanak. Besteak beste, Pulitzer sariaren finalista izan zen ¿Qué está haciendo Internet con nuestras mentes? liburuarekin. 2014an, berriz, Atrapados: cómo las máquinas se apoderan de nuestras vidas, kaleratu zuen eta bertan automatizazioak eta softwareak gaur egungo bizimoduan eragiten dituzten ondorioak aztertzen ditu ikuspegi kritiko batekin.

Ez pentsa Carr teknologiaren aurka dagoenik, alderantziz, azken aurrerabideen erabiltzaile sutsua izanik, etika mailako kezkak azaltzen dizkigu. Liburuan zehar azterketa historiko eta adibide ugari tartekatzen dizkigu eta azken kapituluan, behin eta berriro baieztatzen digu egunero erabiltzen ditugun tresna eta lanabesak gure bizitzaren atal edo zatiak direla. Adibide gisa, belarra mozteko sega eta baserritarraren arteko lotura aipatzen ditu. Segak eraldaketa handia ekarri zion baserritarrari eta igitaiarekin konparatuz, belarra mozteko baldintzak askoz hobeak ziren. Teknologia alorrean gauza bera lortu behar dela dio, automatizazioaren teknologia digitalek bizi kalitatea hobetzen lagundu behar digutela defendatzen du.

Argitalpenaren fitxa


Egileaz: Arantxa Arzamendi Sesé (@arzamendisese), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta egun, Donostiako Liburutegi Nagusiaren arduraduna da.

4 iruzkinak

  • Ez, ez du teknologiaren kontra zuzeneko adierazpen gogorrik paratzen. Eta, halere, ludismo puntu antzeko bat igarri izan zitzaion bere aurreko liburuan (Superficiales: ¿Qué está haciendo Internet con nuestras mentes? liburuari buruzko erreseina (gazt.) liburutegiko blogean). Irakurri egin beharko berri hau, beti interesgarria suertatzen den egilea bait da.
    Eskerrik asko iradokizunagaitik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude