Bost urte zientzia zabaltzen, kultura zientifikoa hedatzen

Ekitaldiak

2010ean sortu zen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. 2011n zabaldu zuen lehenengo bloga eta harrezkero lanean ibili da hainbat bide uztartzen zientzia zabaltzeko asmoz.

Kultura zientifikoa hedatzen egindako ibilbide hau Katedraren egitasmoetan parte hartu duten kolaboratzaile, zientzialari, ikertzaile eta lagunei esker izan da. Guztiei esker egin dugu aurrera.

Eta, bost urte ondoren, egindakoari so egin eta kultura zientifikoa zer den, honen helburuak zeintzuk diren eta etorkizunean Kultura Zientifikoko Katedrak dituen asmoen berri emateko bideoa landu du José Antonio Pérez Ledok (@mimesacojea).

Gotzon Garate hizkuntzalariak bildutako atsotitz batek dio “Hitzak bidea egiten du“. Gure aldetik, egungo gizartean kultura zientifikoak ere bidea egin dezan lanean jarraituko dugu.

Katedraren 5. urteurrena/5º aniversario de la Cátedra from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.