#Hiperkonektatuak

Arantxa Arzamendi

Lucía Taboada (@TaboadaLucia), kazetaria eta sare sozialetan aditua da. Mugikorren belaunaldikoa bete betean, liburu honetan hiperkonektatuen mundua aztertzen du modu erraz batean, gaian adituak ez direnentzat adibide praktiko ugarirekin eta ironia handiarekin.
Hiperkonektatuak bizi direnekin hasi eta hamaika ataletan pantailen mundu zabalari errepasoa ematen dio: sare sozialak, sare sozialetako hizkera, Interneten eta Interneti esker egiten ditugun gauzak, wifia, pantailaren menpekotasuna, whatsappa, exhibizionismo birtuala, youtuber belaunaldia, giffak eta memeak, eta liburuaren amaieran, etorkizunera hurbiltzen gaitu.

Argitalpen honek oso ondo azaltzen ditu sareari lotuak egotearen abantailak eta desabantailak.Mugikorrak eta sare sozialak giza harremanekin bideragarriak direla defendatzen du. Lehen jende asko bakarrik zegoen eta orain sare sozialei esker harremanak izatea lortu dute, alderantziz ere gertatzen da eta norberak ikusi beharko du zer komeni zaion. Alde horretatik, liburuak jarraibideen aukera zabala eskaintzen du eta ondo bereizten digu zer ez dugun egin behar eta zer bai teknologia berriekin.

Lucia Taboadaren iritziz mundu birtuala eta mundu errealaren arteko marra geroz eta lausoagoa da, bi munduak pixkanaka pixkanaka hurbiltzen ari dira eta ondorioz erne egon beharra daukagu. Mundu birtualean egiten ditugun iruzkinak geroz eta eragin handiagoa dute mundu errealean. Twitterren lekuz kanpoko txio bat egiten badugu, bizitza errealean eragina izan dezake. Sare sozialetan bizitza errealean baina kuxkuxeroagoak gara eta autokontrola ezinbestekoa da. Baina Internetek ez al gaitu geroz eta ergelago bihurtzen? Datuen gehiegikeriak ez al digu gainkarga handia sortzen? Alde positiboan eskura dugun eta izan dezakegun material guztia jarri behar da. Taboadak azpimarratzen digu teknologia erabiltzeko eta disfrutatzeko dela. Gizartearen aurrerapenen lekuko zuzenak gara eta hori ere baloratu behar dugu.

Argitalpenaren fitxa:
  • Izenburua: Hiperconectados
  • Egileak: Lucía Taboada
  • Argitaletxea: Planeta, 2015
  • Orrialdeak: 180
  • Prezioa: 15 € paperean: Ebook: 9,98 €
  • ISBNa: 9788408147077
  • Non eskuratu: Hiperconectados liburua eskuragarri dago liburutegi publikoetan, besteak beste, Donostia Kulturako liburutegi sarean.

———————————————————————————-

Egileaz: Arantxa Arzamendi Sesé (@arzamendisese), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta egun, Donostiako Liburutegi Nagusiaren arduraduna da.

———————————————————————————-

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>