Archivo de Etiquetas:: biologia

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Urpekarien oxigenoa atalean azaldu dugun bezala, itsas ugaztunek badituzte urperatzea ahalbidetzen duten berezko oxigeno-biltegiak. Itsas txakurrak, esaterako, 80 minututan egon daitezke urperatuta arnas egitera irten beharrik gabe. Itsas txakurrek beren ehunetan oxigenoa gordetzeko duten ahalmenari esker, arnas egiteari utz diezaiokete lo egiten duten artean. Harrigarria bada ere, fokak hogei minututan egon […]

Amaia Portugal Fetuan garunaren eta bizkarrezur muinaren arteko konexioa osatu baino lehen ere, hasia da eskuen arteko baten aldeko hautua. Horregatik, pertsona bat ezkertia ala eskuina izatea garunak erabakitzen duela uste izan den arren, litekeena da lepotik behera egotea benetako gakoa. Zerk egiten gaitu eskuin edo ezkerti? Zer dela eta dugu gehienok esku eskuinaz idazteko joera, eta zergatik dira gutxi […]

Uxue Razkin Ingurunea eta planetako izaki bizidunak txikitatik interesatu zaizkio. Beti izan du ondoan, jaio zenetik, pasio hori garatzeko material anitz eskura; natura apaletan eta aire zabalean. Felix Rodriguez de la Fuenteren El Hombre y la Tierra telesail mitikoak ere bultzada eman zion zientzia biologikoarekiko pasio hori garatzeko. Bere jaioterritik 6037.2 km-tara dago orain Myriam Gorospe; grinak eraman zuen Atlantikoa […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Ugaztun gehienok lehortarrak gara, baina badira itsasoan bizi direnak edo bizimodu urlehortarra dutenak ere. Itsastarrak dira baleak eta izurdeak. Itsas elefanteak, itsas txakurrak eta itsas lehoiak, berriz, urlehortarrak dira. Urpekari apartak dira bai batzuk eta bai besteak. Aurreko istorioan azaldu dugunez, biriketan gordetako airearen nitrogenoak kalte larriak ekar ditzake; hori dela […]

Geneen eta inguruko faktoreen arteko erlazioa aztertzen duen biologiaren atalari epigenetika deritzo. Dietak, kirolak, farmakoek edota toxikoen kontsumoak lotura zuzena dute gure DNAren erregulazioan. Jakina da ez dutela DNAren sekuentzian mutaziorik eragiten, hala ere, bizi ohituretatik eratorritako molekula kimiko batzuk itsasten dizkio eta, ondorioz, geneen adierazpena beste modu batean egokitzen da. Kontzeptu honi buruz hitz egin digu Iraia Muñoa UPV/EHUko […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Itsas ugaztunek oso ondo egiten dute urpean igeri. Baina salbuespenak dira ugaztunen artean, ugaztun gehienontzat urpean egotea oso zaila baita. Ugaztunen birikek ezin dute uretatik oxigenorik erauzi, bistakoa da hori. Baina, horrez gain, oxigenoarekin zerikusirik ez duten bestelako arazoak ditugu ugaztunok urperatzen garenean. Horietako bati urpekarien gaitza deitzen zaio, eta horixe […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Urearen irazteari buruzko ikerlanekin batera, beste gai batez aritu zen urte haietan zehar Schmidt-Nielsen doktorea. Bodil interesatuta zegoen ur gutxiko parajeetan bizi diren ugaztunek gernuaren bidez galtzen duten ur bolumena murrizteko mekanismoetan. Zehatzago adierazteko, berak jakin nahi zuen nola lor zitzaketen gernuan hain solutu-kontzentrazio garaiak. Azken batean, ur gutxi galdu ahal izateko, gernuko solutuen kontzentrazioa oso […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Lurraren historian zehar asko aldatu da atmosferaren O2-kontzentrazioa. Hasieran ez zegoen oxigenorik. Gero, kontzentrazio baxuko eta kontzentrazio altuko aldiak izan dira, beste gasekin (CO2 eta CH4, esaterako) gertatu den bezala. Atmosferaren oxigeno-kontzentrazioa % 20’5ekoa da gaur egun, baina % 35ekoa izatera heldu zen iraganean eta % 15ekoa izan da metazooak agertu […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Bodil Schimdt-Nielsen fisiologoak 1947an hasi zuen ur eta elektrolitoen balantzeari buruz egin zuen bere lehen ikerketa garrantzitsua. Ameriketako Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan dagoen Arizonako hegoaldera abiatu zen eta han Dipodoys, Perognathus eta Neotoma karraskarien uraren metabolismoa ikertu zuten 1947 eta 1948ko udetan. Esperimentu saio gehiago egin zituzten gero Swarthmore (Pensilvania) eta Stanford (Kalifornia) unibertsitateetan. […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Aristotelesek asko zekien animaliei buruz. Historiako lehen zoologotzat hartzen dugu eta zenbait konturi buruz hark azaldutakoa ez da kasik aldatu mendeetan zehar. Aristotelesek, bere Animaliei buruzko ikerketan (Historia Animalium, K.a. 486), honako hau dio arnasketari buruz: «Animalia lehortarren arteko batzuek -gizakiek eta birikak dituzten gainerako lehorreko animalia guztiek- airea hartu eta kanporatu […]