Jupiter erraldoia

#KZJaia · Dibulgazioa

Jupiter gure eguzki sistemako planetarik handiena da. Barne planetak eta kanpo planetak banatzen dituen asteroideen gerrikotik gertuen dagoen lehenengo Gas-Erraldoia da. Handiena izan arren, eta gure planetatik begi hutsez ikus daitekeen arren, misterio handiak gordetzen ditu planeta honek. Misterio hauetako batzuk #KZJaian sareratu dira, Twitterreko txioen moduan. Oraingo honetan, #KZJaiaren hasieratik sareratutako mezu guztien bilduma dakarkizuegu, kaleratutako ordenan (zaharrenetik berrienera, alegia). Besterik gabe, mezuekin gelditzen zarete.

Jupiter

  • Jupiter gehiago ezagutu nahi? Jarraitu #KZJaia 8tik aurrera. Gaur Jupiterren oposizioa: Lurra, Jupiter eta Eguzkia artean. Gauen adi zerura!
  • JUPITER Eguzki Sistemako planetarik handiena da. Bere barruan 1321 Lur sartuko lirateke! Berea da ilargirik handiena ere: Ganimedes. #KZJaia
  • JUPITER EGUZKIAREN INGURUAN? EZ Jupiter handiak eta Eguzkiak, honen kanpo dagoen puntu baten (masa-zentroa) inguruan biratzen dute. #KZJaia
  • Jupiterrek, Eguzki Sistemako egunik laburrenak ditu: 10 ordu! Oso handia eta oso azkar biratzen, zorabiatzeko moduan! #KZJaia
  • Jupiterren egunak 10 ordukoak dira. Eguzki Sistemako laburrenak! Planetarik handiena eta arinen bira egiten duena. Izugarria! #KZJaia
  • JUPITER GASEOSOA DA Ez dauka gainazal solido zehatzik! Osatzen duten elementuak ez dira kondentsatzeko gai daukan tenperaturan. #KZJaia
  • Jupiterrek gainazal solidorik ez badauka… zer ikusten dugu? KOLOREDUN HODEIAK #KZJaia Celestia-ren eskutik http://ow.ly/i/4iHro
    7
  • EURIAK KOLORE DESBERDINAK DITU Jupiterren 3 hodei-geruza daude, H2O, NH4SH, NH3-z osatuta. Kolore desberdinetako euria sortzen dute. #KZJaia
  • GREAT RED SPOT Jupiterren ezaugarririk nabarmenena. Obalo Antizikloikoa da. Lurra baino bi aldiz handiagoa! #KZJaia http://ow.ly/i/4kJJt
    Great_red_spot
  • #KZJaia ORBAN GORRI HANDIA Jupiterren lehen behaketa zehatzean ikusi omen zen, XVII. mendean. Modeloen arabera milurteko anitz iraun dezake.
  • JUPITER Orban Gorri Handiak 7 egun behar ditu bere buruaren inguruan bira oso bat egiteko. Haizea, bere ertzean, 400 km/h-koa da! #KZJaia
  • JUPITER Aurorak eta tximistak sortzen dira. Ekaitzek Lurrean astebeteko bizitza duten bitartean, bertan urteak edo mendeak diraute! #KZJaia
  • JUPITER Haize maximoa 600 km/h-koa da! Haizearen profila banda horizontalekin bat dator! #KZJaia NASA-ren irudia: http://ow.ly/i/4nL2I
    Haize_maximoa
  • MARKA BERRI BAT Jupiterrek eremu magnetiko handiena dauka, Eguzkia salbu. Lurrekoa baino 10 aldiz handiagoa! #KZJaia http://ow.ly/i/4qjtw
    Marka_berria
  • JUPITER BAINO GEHIAGO Jupiter, planeta bera baino gehiago da. 60 ilargi baino gehiago ditu inguruan biraka! #KZJaia http://ow.ly/i/4qjTv
    Jupiter_baino_gehiago
  • SATELITE GALILEARRAK Jupiterren satelite handienak eta Galileo Galileik lehenbizi behatu zituen. Ío, Ganímedes, Europa eta Calisto. #KZJaia
  • Jupiter eta bere satelite galilearrak Lurretik ikusita Urtarrilaren 11ean @JMPerezAlarcon k egindako argazkia #KZJaia pic.twitter.com/tgGaXrLaui
    Lurretik
  • JUPITER; SATELITE GALILEARRAK Galileoren aurkikuntza “Sidereus Nuncius” liburuan kaleratu zen. Zientzia dibulgazioan lehena omen da! #KZJaia
  • SATELITE GALILEARRAK Keplerren 3. Legearen froga enpirikoa! Jupiterrekiko distantzia eta bere inguruan biratzeko abiadura ezagututa. #KZJaia
  • 1676. urtean Jupiterren Ío ilargiaren eklipseak “aurreratzen/atzeratzen” ziren, Jupiter eta Lurra arteko distantziaren arabera. O. Roemer-ek, portaera bitxi honi azalpen egokia eman zion. Argiaren abiadura ez da infinitua! Ordura arte uste zen bezala. #KZJaia
  • Newtonek, Jupiterren satelite galilearren orbitak behatuz, planeta erraldoiaren masa eta dentsitatearen estimazio bat egin zuen. #KZJaia
  • ÍO: JUPITERREN SATELITEA Sumendiz beteta, Eguzki Sistemako tokirik aktiboena da 17 km-ko altuerako mendiekin! #KZJaia pic.twitter.com/RDqnRwYaXM
    Io
  • EUROPA: JUPITERREN ILARGIA Gainazal azpian ur likidoa dagoela uste da Bizitza aurkitzeko tokirik aproposena! #KZJaia pic.twitter.com/HOcWooqo8T
    Europa
  • EUROPA JUPITERREN ILARGIA Izen egokia! Ura dago, izotz eta likido moduan. Eguzki Sistemako lekurik aproposena bizitzeko. Joan nahi? #KZJaia
  • GANIMEDES JUPITERREN ILARGIA Eguzki Sistemako ilargirik handiena da. Gainera… Merkurio baino handiagoa da! #KZJaia pic.twitter.com/zSgb02pDl1
    Ganimedes
  • CALISTO ZAHARRA Jupiterren ilargi honen gainazala kraterrez beterik dago Eguzki Sistemako zaharrenetariko da.
    Calixto
  • ILARGI GALILEARRAK Zientziak dio: ESKERRIK ASKO! Teoria heliozentrikoa, Keplerren 3. legea, argiaren abiadura
    Ilargi_galilearrak

Egileaz: Maialen Martija (@MartijaMaialen) Tecnaliako ikertzailea da eta Euskalmeteko kidea.


KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.