Hilabeteko artxiboa:

SOPCAWIND software-tresnaren bidez, errazago diseina daitezke parke eolikoak, kontuan hartuta, ez bakarrik energia ekoizteko gaitasuna, baita parke eolikoak ingurumenean eta inguruko telekomunikazio-sistemetan —hala nola radarretan— duen eragina ere. Tresna horren bidez, zarata akustikoa ere ebaluatzen da, eta, harekin batera, inguruko etxebizitzei egiten zaien itzala ere bai. Gainera, tresna horrek ondarea babesteko irizpide batzuk ezartzen ditu, bai eta garraio-sareetarako eta beste […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien bilduma. Begirada bat emango diogu?

Ez omen ditugu txikitako oroitzapenak gordetzen. Zergatik? Neurona berriak beharrezkoak dira oroitzapen berriak izateko eta hauek, neurona berriak, lehendik eratuta ditugun sareetan txertatzen dira ditugun egitura neuronalak berregokituz. Berregokitze horrek ahanztura eragiten du, oroitzapen zaharren ahaztura. Unai Break kontatzen ditu Argia aldizkarian: Haurtzaroa ahaztearen zergatia.
Alacanten dagoen Salt […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Ilargiak sekulako eragina du Lurrean, mareetatik poesiaraino. Eta, bestalde, oraindik ez dugu argi nola sortu zen. Santiago Pérez-Hoyosek honen inguruan ideia berriak plazaratzen dituzten bi argitalpen aztertzen ditu The origin of the Moon artikuluan.
Nola da posible sagutxo batek eskorpioiak jatea eta ezer ez gertatzea honen ziztadak jasota ere? Sergio […]

Nature aldizkariak berriki plazaratu duen ikerketa batean[1], aditzera eman da azken hogeita hamar urteotan ekuatoretik poloetarantz 5.3 km lerratzen ari dela urtero tropikoetako zikloien intentsitatea, Ipar Hemisferioan. Hego Hemisferioan, 6.2 km lerratzen ari da urteko. Alegia, latitudean gradu erdiko aldaketa gertatzen ari da gutxi gorabehera hamarkadako. Ondorio horiek atera ahal izateko, NOAAk 1982-2012 tartean bildutako datuak aztertu dituzte, […]

Juan Ignacio Pérez
Hegaztiek mokotik ere gal dezakete beroa. Moko luzea duten tukanak bezalako hegaztiek bero asko gal dezakete gorputz atal horretatik. Izan ere, ezaguna da mokotik iragaten den odol-fluxua kontrol fisiologikoaren menpe dagoela. Hortaz, tukanaren mokoak laguntzen du, hegan egiterakoan, gertatzen den metabolismoaren igoeraren ondorioz sortzen den gehiegizko beroa xahutzen eta, horretarako, mokora doazen odol-hodi guztiak irekita mantentzen ditu; […]

Glukokortikoideen albo-ondorioak arintzeko tratamendu egokiena zein den aztertu dute Lupus eritematoso sistemikoaren tratamendua ahotik glukokortikoideak hartzea izan da orain arte, nahiz eta jakinekoa zen farmako horiek albo-ondorio larriak eragiten dituztela epe ertain-luzera. Kortikoideen dosian segurtasun-atalaserik badagoen jakiteko, ikerketa bat egin du Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ikerketa talde batek, eta emaitza argigarriak lortu ditu. Ikerketa horren eta lehendik egindako beste batzuen ondorioetan […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien bilduma. Begirada bat emango diogu?
Historiaren istorio bitxia kontatzen digu Ibon Larrazabalek Liber Prodigiorum blogean. 70. hamarkadan Alemaniako liburutegi baten, irakurtezina zen liburu bat aurkitu zuten, zifratua baitzegoen. 105 orri eta 75.000 karakteredun eskuizkribua zen eta XVIII. mendeko talde masoi baten errituala deskribatzen zuen. Xehetasun guztiak “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua artikuluan.
Eugene Goostman […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Nash oreka oso garrantzitsua da joko-teorian eta nabarmena da honen eginkizuna arazo ekonomikoak edota sozialak aztertzeko orduan. Baina zaila dirudi eragileek haien ekintzak ausaz hautatzea, teoriak iradokitzen duen moduan. Hautaketa benetan al da ausazkoa teoriak horrela behar duela esaten badu? Eta horrela balitz, ausazkotasunak bat egiten du teoriak emandako probabilitateekin? José Luis […]

Matematikari esker posible dugu biharko eguraldiaren iragarpena jakitea edo argazki kamera digitalak erabiltzea. Baina aplikazioetara zuzenduta ez dagoen matematikak ere berebiziko garrantzia du. Javier Duoandikoetxea Analisi Matematikoko katedraduna da UPV/EHUn, eta gai hauei buruz galdetu diogu honako bideoan.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Zientzialari 09 – Javier Duoandikoetxea from […]

Javier San Martín
Zientzia Fikzioaren eldarnioetako bat izan da gorputz bizien barruan espazio-ontzi txikerretan bidaiatzea. Izan ere, kanpoko espazioaren antzerako guda-leku bihurtu nahi izan zuten giza gorputzen barrua, gerra hotzean,
Otto Klementek eta Jerome Bixbyk proposatu zuten hori gidoi batean. Amets hori, eleberri bilakatuko zen gero Isaac Asimoven “Bidaia Haluzinagarria” lanean. Film bat ere egin zen 1966an, eta gero 80.eko […]