Hilabeteko artxiboa:

Amaia Portugal Joan den astean bolo-bolo zabaldu zen albistea: makina batek Turingen testa gainditu omen du, historian lehenbizikoz. Eugene Goostman izeneko konputazio programak bete zuen erronka, Readingeko Unibertsitateak Londresen antolatutako lehiaketa batean, ekainaren 7an; hain zuzen ere, Alan Turingen heriotzaren 60. urteurrenean. Unibertsitateak berak zabaldutako prentsa oharrean, konputazioaren eta adimen artifizialaren historiako mugarritzat jo zuen gertakaria.
Anekdotaz harago, berriak […]

UPV/EHUren eta Nottingham-eko Unibertsitatearen artean eginiko ikerketa baten bidez, alkoholaren gehiegizko kontsumoak garunean eragin ditzakeen kalteak, eskala molekularrean, identifikatu dituzte lehen aldiz. Zehazki, ikertzaile taldeak garuneko eremu prefrontalean sortzen diren asaldurak zehaztu ditu. Eremu hori garuneko eboluzionatuena da eta funtzio exekutiboak kontrolatzen ditu, esaterako: estrategien plangintza eta diseinua, lanerako memoria, arreta selektiboa edo portaeraren kontrola. Ikerketa honek bide ematen dio […]

Zeri buruz hitz egin da sarean asteon? Hainbat zientzia-gai jorratu dira Interneten eta hementxe dituzue laburbilduta.

Dena neurrian egin behar da. Hori da Nagore Etxeberria kazetariak azaltzen diguna Berrian Ondo jarri ezinik artikuluan. Lanean eserita ordu asko emateak baditu bere arriskuak. Archives of Internal Medicine aldizkarian argiratutako artikulu batek dio “egunean zortzi orduz eserita lan egiten duten langileek […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Gehien ikertu den ohiko prozesu zelularra da besikula sinaptikoen birziklatzea, behin sinapsian neurotransmisoreak (exozitosiz) askatu ondoren eta berriz ere, zelula-mintzarekin bat egiten duenean (endozitosiz). Prozesua deskribatu ondoren zintzilik zegoen gauza bat zen, haren kuantifikazioa. Rosa García-Verdugok kontatzen digu Ingredients for a synaptic cocktail artikuluan.
Hurrengo mendean gizadiak aurre egin beharko dion […]

Naia, duela bi mila urte baino gehiago bizi izan zen. Liraina eta txikia zen, baina ezer gutxi dakigu horretaz gain. Kontua da egun batean, okerreko urrats bat egin zuela, bere bizitzako azken urratsa. Berak egin zuen, edo eginarazi egin zioten, eta sima batean erori zen, Yucatán Penintsulan, egun Mexiko deritzon herrialdean. Hortxe hil zen, pelbis apurtuta, burua besoan tinkatuta zuela, […]

Peru S. Gamarra
Hipocrates karrikan gaude, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Egun lasaia dela dirudi, ikasle gutxi ikusten baititugu bertan –azterketa garaia da-, eta ordenagailua eta grabadora eskuan ditugula ‘0P3’ bulegoaren bila hasten gara. Korridoreetan zehar doktoregaiak eta irakasleak besterik ez ditugu ikusten. Gehienak, gainera, beren ikerketetan murgilduta daude. Polita da hauek denak lanean ikustea. Datozen urteetan etorriko diren ikertzaileak […]

Kutsadurak galarazi egiten du altzairu herdoilkorrezko eskulturetan sortu ohi den babes-geruza sortzea
Altzairu herdoilkorra estalperik gabeko eremuetan luze irauteko berariaz sortutako altzairu berezia da. Bilbon, ordea, altzairu horrekin egindako eskultura batzuk -Eduardo Chillidaren Besarkada XI eta Begirari IV, kasu- ez dira espero bezala kontserbatu, eta hondatu egin dira hein batean. UPV/EHUko Kimika Analitikoa saileko ikertzaileek argitu dutenez, altzairu horrek […]

Zeri buruz hitz egin da sarean asteon? Hainbat zientzia-gai jorratu dira Interneten eta hementxe dituzue laburbilduta.
Argazkia: @Project_Raw
Roboten etorrerak bizimodua aldatuko zigula aurreikusi zuten adituek. Egun, bizimodua erraztu egin digute edota asmo horrekin dabiltza behintzat, robotak garatzen dituzten ikertzaileak. BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroko zuzendariak, Xabier Díazek hiru adibide erakutsi dizkigu Zientzia Kaieran: Robin, autonomia mantendu nahi duten […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Galileo Galilei lehena izan zen eraztunak ikusten planeta baten inguruan. Aldiz, ez zen izan gai haren teleskopio sinple eta iraultzailearen bidez ikusten zuen irudia ulertzeko. Hamarkadak behar izan ziren Christian Huygens konturatu arte planetaren inguruan flotatzen zeudenak eraztunak zirela. Eta, beste mende bi pasatu ziren James Clerk Maxwellek ondorioztatu arte loturarik gabeko […]