Ezjakintasunaren kartografia #17

ezjakintasunaren kartografia #17

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Gehien ikertu den ohiko prozesu zelularra da besikula sinaptikoen birziklatzea, behin sinapsian neurotransmisoreak (exozitosiz) askatu ondoren eta berriz ere, zelula-mintzarekin bat egiten duenean (endozitosiz). Prozesua deskribatu ondoren zintzilik zegoen gauza bat zen, haren kuantifikazioa. Rosa García-Verdugok kontatzen digu Ingredients for a synaptic cocktail artikuluan.

Hurrengo mendean gizadiak aurre egin beharko dion erronka handiena bezala aurkezten da, berotze globalak eragindako klima-aldaketa. Orokorrean hau gutxitzeko aipatzen den ohikoena da, dioxido karbonoaren eta berotegi-efektua eragiten duten gainontzeko gasen isuri murrizketa, besterik ez balego bezala. Baina egon badago besterik, gizadia ausartuko balitz behintzat: geoingeniaritza. Santiago Pérez-Hoyosek azaltzen digu Geoengineering versus Global Warming-en.

Zer da erradiazio dosimetro bat? Zergatik behar dugu bat? Erantzun labur eta interesgarri bat emateko Maria Retentzik kontatzen digu, Japoniako gobernuaren funtzionarioek eman zietela bat 2011an Fukushimako hondamendiaren ostean ebakuatutakoei Going postal: When radiation dosimeters got into a box artikuluan.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren etaNazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>