Ozeano nuklearrak: zaborra lehenago iritsi da, gizakia baino

Javier San Martín

Europako itsas hondoko zaborra, 900-1500 metroko tartean eta hainbat tokitan lagindua.

Europako itsas hondoko zaborra, 900-1500 metroko tartean eta hainbat tokitan lagindua.

Ez gaude gerra hotzean (Ukrainiari begira bagaude ere), eta egun ez daukate beste garai batean bezainbesteko garrantzirik Múrmansk edo Polyarny bezalako izenek, Zientzia eta atomoaren gaineko kontrol eta botere kutsua zutenek.

Azkar bilakatu ziren estrategiko, eta azkar doaz denboraren lainoetan lausotzen. Batzuk, berpiztu antzean dabiltza eleberrietan edo filmetan irakurle-ikusleen irudipena sustatzeko, baina errealitateak argi diosku berez hilzorian daudela. Urpekoen eta bestelako itsasontzien hilerri batean daude, inoiz bizitza eman zienak bertan lagata, herdoiltzera bide ankerrean.

Ahaztuta gaude itsasontzi haiekin, eta burutik joan zaigu era berean zergatik eraiki ziren.

Itsasoa gizakion zabortegia delako leloa behin eta berriz aipatzen da, nola edo halako zehaztasuna duten datuetan oinarrituta. PLOS ONE aldizkarian berriki plazaratu diren azken txostenetako batean, baieztatzen da plastikoen eta arrantza-tresnen hondarrak direla uretan gehien ikus daitezkeenak. Horren atzetik datoz kristalak, metalak, zura, papera, kartoia, ehunak, zeramika eta bestelako gai identifikatu gabeak.

Zabor dentsitateak (objektu kopurua hektareako), Europako itsas uretako hainbat tokitan.

Zabor dentsitateak (objektu kopurua hektareako), Europako itsas uretako hainbat tokitan.

Bartzelonako Unibertsitateko Estratigrafia, Paleontologia eta Geozientziak sailean katedradun den Miquel Canalsek dioenaren arabera, “itsas hondoko zonalde batzuek benetako zabortegiak dirudite, bertan plastikoak edo edari-latak bezalako objektu solidoak erraz aurki daitezkeelarik. Berriz egiaztatu izan dugu, harrituta, Planetako toki ezkutatuenetaraino iritsi dela”.

Adituek agerian utzi dute zaborra dagoela Mediterraneo, Artiko eta Atlantikoko hondoetan, eta hori hala da Europa kontinentearen plataformatik dortsal erdiatlantikora, eta hala da 35 metrotik 4.500 metrora, sakonerari dagokionez.

Plymoutheko Unibertsitateko kide den Kerry Howellek harrituta esan zuen “ikerketa honek argi utzi du zaborra itsas habitat guztietan dagoela, hondartzetatik ozeanoetako fosa handietara. Sakonera handiko toki gehienak oraindik esploratu gabe daude, eta harrigarria da kutsadura hori guztia gu baino lehenago iritsi izana”.

Antropozenoa

Geologiaren ikuspegitik, Lurrean pilatzen ari diren giza aztarnak asaldagarriak dira oso, zeren eta planetaren gainazal oso-osoa baitago produktu artifizialez kutsatua. Horra hor Zesio 137 bezalako isotopo erradiaktiboak, lehergailu nuklearrek edo elektrizitatea ekoizteko erabiltzen ditugun zentralek sortuak.

Alejandro Cearreta, Antropozenoa delakoaz arduratzen den nazioarteko batzordeko kidea da, eta mikropaleontologia-irakaslea. Kuaternario, gizakiak eragindako ingurune-aldaketari buruzko master baten arduraduna da eta gai hauen harira, honela esan zigun Activa tu Neurona Radio saioaren 10. Atalean: “1954.ean hasi ginen aurkitzen Planetaren gainazaleko edozein tokitan Zesio 137aren aztarnak. Izan ere, 1945-1954 tartean, 500 bat leherketa nuklear gertatu ziren, hainbat superpotentziak eraginda. Zesio kantitatea hain handia izan zelarik, estratosferan zehar planeta osora iritsi zen eta lurrazalera erortzen hasi zen. Orduan hasi ginen nonahi aurkitzen. 1954.ean hasi ziren erregistro geologikoa egiten, eta horixe izango litzateke Antropozenoaren hasiera unea: gizakion aroa hasi zen beraz.

Nekez onartzen dugu alegiazko ikertzaile estralurtar bati gutaz gaizki mintzatuko litzaizkiokeela Lurrak gorde dituen hondarrak, baina areago, oraindik kolonizatu ez dugun itsaso ingurune horretan ere aurkituko luke ikertzaile horrek kutsadura.

3

Azeleragailuen Zentro Nazionaleko ikertzaileek, Sevillan zein beste hainbat tokitan egiaztatu dute Txernobilek 1986.ean jasan zuen leherketak eraginda pilatu zirela egun itsas auketan aurki daitezkeen plutonio eta iodo erradiaktiboko kantitate handiak. Horren eragile modura jokatu zuten halaber Erresuma Batuko Sellafieldeko birprozesamendurako plantatik isuri ziren elementu erradiaktiboek.

Energia Atomikoko Nazioarteko Erakundeak hainbat laborategiri eskatu zien honetaz ikertzeko, eta Applied Radiations and Isotopes aldizkarian argitaratu dira emaitzak.

Hurrengo hilabeteetan, Bikini atoloiko sedimentuak aztertuko dira. Izan ere, Amerikako Estatu Batuetan Ozeano Bareko toki horretan egin zituen hainbat proba termonuklear 1950-1963 tartean.

Iturriak

M.K. Pham, M. Benmansour, F.P. Carvalho, E. Chamizo, D. Degering, C. Engeler, C. Gascó, J.P. Gwynn, A.V. Harms, E. Hrnecek, F.L. Ibanez, C. Ilchmann, T. Ikaheimonen, G. Kanischm, M. Kloster, M. Llaurado, A. Mauring, B. MØller, T. Morimoto, S.P. Nielsen, H. Nies, L.D.R. Norrlid, H.B.L. Pettersson, P.P. Povinec, U. Rieth, C. Samuelsson, J. Schikowski, B.V. Šilobritiene, P.A. Smedley, M. Suplinska, V.-P. Vartti, E. Vasileva, J. Wong, T. Zalewska, W. Zhou. Certified Reference Material IAEA-446 for radionuclides in Baltic Sea seaweedApplied Radiation and Isotopes.

-Christopher K. Pham, Eva Ramirez-Llodra, Claudia H. S. Alt, Teresa Amaro, Melanie Bergmann, Miquel Canals, Joan B. Company, Jaime Davies, Gerard Duineveld, François Galgani, Kerry L. Howell, Veerle A. I. Huvenne, Eduardo Isidro, […] Marine Litter Distribution and Density in European Seas, from the Shelves to Deep Basins” . April 30, 2014. DOI: 10.1371/journal.pone.0095839

—————————————————————————–

Egileaz: Artikulu hau, Javier San Martinek egin du (@SanMartinFJ) (@ACTIVATUNEURONA), “Activa tu Neurona” eta “Zientzia Kaiera” ekimenen elkarkidetzan.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>