Ezjakintasunaren kartografia #16

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Ezjakintasunaren kartografia #16

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Galileo Galilei lehena izan zen eraztunak ikusten planeta baten inguruan. Aldiz, ez zen izan gai haren teleskopio sinple eta iraultzailearen bidez ikusten zuen irudia ulertzeko. Hamarkadak behar izan ziren Christian Huygens konturatu arte planetaren inguruan flotatzen zeudenak eraztunak zirela. Eta, beste mende bi pasatu ziren James Clerk Maxwellek ondorioztatu arte loturarik gabeko partikulak zirela. Azken mende erdian, Saturnoz gain, beste hiru planeta erraldoietan aurkitu dira eraztunak (Jupiter, Urano eta Neptuno). Orain, kasualitateak, gutxien espero ziren tokian eraztunak aurkitzea nahi izan du, urrun dagoen eta Kariklo deitzen den gorputz ilun baten inguruan. Xehetasun gehiago Santiago Pérez Hoyosen Ringed Worlds-en.

Askeak garela ustearen azalpenik sinpleena, eta zuzenena da, damuaren sentimendua. Askeak, uste honen zentzuan “fisikoki posible den ekintza bat baino gehiagoren artean aukeratzeko azken kontrola guk dugu.” Jesús Zamora Bonillaren Freedom and the regret connection artikuluan gehiago.

Endemismoen babesak eraikin historikoen babesaren besteko garrantzia du. Kontua da, baliabideen eskasia dela eta, zeintzuk dira bereziki babestu behar diren espezieak? Espainiako hego-ekialdeko nartzisoak baliagarriak dira adibide gisa, Rafael Medinarentzat Endemic daffodils and natural heritage artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.