urria 2014
Hileko artxiboa 31 artikulu
Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon bertan plazaratu diren artikuluen laburpena. Gaur egun, ezin dira ordenagailuak gizakien entzefaloarekin konparatu, objektuak antzemateko orduan ezta ahozko hizkuntza ezagutzeko unean. Hala ere, baliteke hau aldatzea txip berri bati […]
Zientzialari (14) – Idoia Garcia de Gurtubay
Idoia Garcia de Gurtubay Materia kondentsatuaren fisikako irakaslea da UPV/EHUn eta DIPCko ikertzailea. Fisika konputazionalaren sekretuez hitz egin digu: bere ikerketa esparrua zertan datzan, materialen propietateak nola alda daitezkeen… ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu […]
Txinatar begiak zeruan
Antonio Cantó Joan den irailaren 8an, goizaldian, zehazki 03:22 UTC-etan, 4B ibilaldi luzea izeneko espazio-suziri txinatar bat ustekabean aireratu zen Taiyuan-Wuzhai kosmodromotik [1]. Tankera honetako jaurtitzea ez da oso ezohikoa, ez eta legez kanpokoa ere. Hala ere, deigarri samarra da […]
Txiki edo handi egiten gaituzten 697 arrazoi
Amaia Portugal Gizakion garaieran inpaktua duten 697 aldaera genetiko identifikatu dituzte GIANT proiektuan, genomaren 423 erregiotan banatuta. Europar jatorriko 253.288 lagunen DNA aztertuta lortu dute emaitza. Horri esker, garaieran zerikusia duten faktore genetikoen %20 inguru daude identifikatuta gaur egun. Oro […]
Genetikaren ibilbidea (I): Ilarrei begira
Koldo Garcia Edozein zientzia ulertzeko, behar-beharrezkoa da bere historia. Gaur dakiguna bere garaian egindako galdera eta aurkikuntzei esker dakigu eta iraga n eko zehaztapen horiek oinarri hartuta, galdera eta aurkikuntza berriak egiten ditugu. Agian, pentsa daiteke orain dela mende eta […]
Noiz desagertu ziren neandertalak?
Duela hilabete batzuk, nazioarteko ikerketa talde batek argitara eman zuen neandertal eta cromagnon gizakiak ez zirela aldi berean Iberiar penintsulan bizi izan. Egindako ikerketaren emaitzen arabera, bi espezien presentzia erregistroen artean 1.000 urte inguruko aldea zegoela ondorioztatu zen. Duela hilabete […]
Asteon zientzia begi-bistan #27
Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Geneak dira Koldo Garcia biologoaren ikerketako objektu. Edonola blogean asteon, giza populazioaren genoma aztertzen dituen HapMap eta 1000 Genomes bezalako egitasmoen garrantziaz hitz egiten digu. Hauek baliagarriak dira, beste gauza […]
Ezjakintasunaren kartografia #33
Aurreko astean ez genuen Ezjakintasunaren kartografia, gure larunbateko atala argitaratu Bilbon ospatu zen Naukas 2014 ekitaldian egon baikinen. Hala ere Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon eta aurreko astean plazaratu diren artikuluen laburpena. Atomo baten […]
Emakumeak, zientzia eta diskriminazioa: Mateotik Matilda efektura
Uxune Martinez “Daukanari emango zaio, eta are gehiago jasoko du. Gutxiago duenari daukana ere kenduko zaio.” Mateo 25: 14-30, Talentuen parabola . Robert K. Merton soziologoak Mateoren hitzak hartu zituen aintzat hainbat arlotan gertatzen zen fenomenoa azaltzeko. Izan ere, Mateo […]
Izarren hautsa
Javier San Martín Gehiegi erabili da, batez zientzia-dibulgazioko esparruetan, eta ulergarria da zientzialariak berarekin nazkatuta egotea, toki eta une orotan entzun izan delako. Hala ere, badirudi orain zilegi zaigula: “izarren hautsaz” mintzatuko gara. Literatur leloak alde batera utzita, metafora eder […]