Hilabeteko artxiboa:

Itziar Laka
Irakurtzen jarraitu aurretik, esan itzazu zazpi bat hitz ozenki.
Zein izan dira zazpi hitz horiek? Postura egingo nuke izenak, adjektiboak eta beharbada aditz izenen bat esan dituzula. Honelako zerbait: etxea, liburua, mahaia, gorria, jan, edan, ogia. Izan ere, hitzetan pentsatzeko eskatzen digutenean gogora ekartzen ditugun hitzak horrelakoak izan ohi dira, inork ez du honelako zerrenda bat egiten: […]

Alzheimerraren eta Parkinsonaren gaixotasunek neuronei eragiten diete: neuronek berezko egitura eta funtzioa galtzen dute, eta, horren ondorioz, pazientearen funtzio motor, kognitibo, sentsorial eta emozionalek kalteak jasaten dituzte. UPV/EHUko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Sailean lanean dabilen Enara Herran ikertzaileak, alzheimerraren eta parkinsonaren aurkako tratamenduak emateko modua hobetzen dihardu.
Alzheimerra eta parkinsona tratatzeko erabiltzen diren ohiko botikek, kasu askotan, sintomak arintzea besterik […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

San Diegoko Scripps Ozeanografia Erakundeak sateliteek bildutako datuek erabiliz itsas hondoko maparen edizio berri bat argitaratu du. Aurrekoak 20 urte zituen jada eta orain kaleratu berri duten bertsio honetan ezagutzen ez ziren milaka urpeko mendien eta itzalitako sumendien datuak bildu dituzte. Alaitz Ochoa de Eribek kontatzen digu Elhuyar aldizkarian: […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon bertan plazaratu diren artikuluen laburpena.

Ondo baino hobeto ezagutzen dugu zerk eragiten dituen azaleko minbizi gehienak: eguzkitan jarriz jasotzen dugun izpi ultramoreen esposizioak. Ohiko aitzakia da, beltzaran egoteak itxura osasuntsuagoa eta ederragoa ematen digula. Baina azken hau, zerbait kulturala da, besterik ez. Eta eguzkitan jartzearen joera adikzioa bat […]

Uxune Martinez Itziar Aretxagak unibertsoaren sekretuak ezagutzeko asmoz ikasi zuen astrofisika. Bilbon jaio zen eta umetan argi izan zuen zientzialaria izan nahi zuela. Fisika ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta lehen hiru urteak bertan egin eta gero, Madrilera joan zen ikasketak amaitu eta astronomian espezializatzeko. Irakasle lanetan ere ibili izana da baina bere ibilbidea ikerketara lotua dago. Cambridgeko Unibertsitatean […]

Javier San Martín Legendak dio Osiris bere Seth anaia bekaiztiak erail zuela, eta bere gorpua hilkutxa batean bota zutela Nilora. Osirisen Isis emazteak ikusi zuen bere senar hila, eta hori jakin zuzenean, Sethek gorpua 14 zatitan puskatu zuen, eta Egipton zehar barreiatu zituen zatiak. Isis, atal gehienak berreskuratu ostean, gai izan zen bere senarraren gorputik Horus izenekoa izango zen semea […]

Amaia Portugal 1954ko irailaren 29an sortu zen Ikerketa Nuklearrerako Europar Erakundea. Sei hamarkadaren buruan, Internet sortu, inoizko partikulen azeleragailu handiena eraiki eta Higgs bosoia detektatu da Genevan dagoen laborategi erraldoi honetan, beste gauza askoren artean.
Partikulen fisikarako munduko laborategi handiena hain da erraldoia, ezen mugaz gaindikoa baita. Izan ere, CERNek egoitza Genevan duen arren, haren korridore luzeetan atzera eta […]

Peru S. Gamarra
“Non dira zientziaren gaineko hitzaldiak?”, galdetzen du neska gazte batek. 16 urte inguru izango ditu eta bakarrik dator Bilboko Bizkaia Aretora. “Ez da ordaindu behar, ezta?”, jarraitzen du. Harreran dagoen andreak ezetz esan eta hitzaldiak non diren argitzen dio. Pozik dator. Eta bera bezala, beste hainbat gazte. Pozgarria da Naukasen hitzaldietan –duela egun batzuk ospatu ziren- adin […]

Europako energia-kontsumo osoaren %40 eraikinetan egiten da. Kopurua kontuan izanik, garrantzitsua da kontsumo hori murriztea. Eraikinetako energia-hornikuntzarako energia berriztagarriak erabiltzea urrats bat da kontsumo horren murrizketan. Bide hori jorratu du UPV/EHUko ENEDI taldeak eta parafinak baliatzen dituen gailu modular bat asmatu du energia termikoa biltegiratzeko. Beroa biltegiratzeko prototipo trinko bat da, eraikinetan erraz txertatzeko modukoa, beroa biltegiratzeko normalean erabiltzen diren […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

Astea Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako Nobel sarien iragarpenarekin hasi dugu eta Berriak zein Elhuyar aldizkariak honen berri eman digute.
Garuneko posizionamendu sistemaren parte diren zelulen gainean egindako aurkikuntzengatik Medikuntzako Nobel sariarekin saritu dituzte John O’Keef neurofisiologoa eta, May-Britt Moser eta Edvard Moser neuropsikologak. Berrian kontatzen digute: Orientatzen laguntzen […]