Zientzialari 19 – Leire Urkidi from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Leire Urkidi UPV/EHUko ikertzaileak ekologia eta ekonomia uztartzen ditu bere lanean. Alegia, ekonomiaren ustiapenak ingurumenean duen eragina aztertzen du, eta gehiago zehazteko, ‘zor ekologikoa’ deritzona aztertzen du, hau da, iparraldeko herrialdeek hegoaldekoekin duten zorra haien errekurtsoak ustiatzeagatik.
Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.
1 iruzkina
Leire Urkidi Azkarraga, Ingurumen Zientzietan doktorea da. Egun, UPV/EHUko irakaslea eta Ekopol-Ekonomia Ekologiko eta Ekologia Politikarako ikerketa-taldeko kidea da.
2013. urtean zor ekologikoari buruz egindako ikerketaren emaitzak jakitera eman zituen taldeak “Euskal Zor Ekologikoa: ondorio sozial eta ekologikoak Hegoaldean” UPV/EHUko argitalpenaren bidez.