Ezjakintasunaren kartografia #57

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #57Errua zeure aitarena da. Baietz ba, izan ere, deprimitua baldin bazaude munduak ez du errurik, ezta zaborra edo zerbait erabilezina bezala ikusten baduzu zeure burua ere. Beno, behintzat, hori edo antzerako zerbait da Raúl Delgado-Moralesek esaten diguna It’s all your parents’ fault (II): how Darth Vader programmed Luke to have depression artikuluan.

Komunikabideek esaten dutenari kasu eginez gero, minbiziaren gaitza amaitutzat joko genuke astero. Horren inguruan argitaratzen diren proposamenak benetan bitxiak dira. Isabel Pérez Castrok aztertzen du berriki plazaratu den horietako bat Graphene Oxide: Yet another “cancer cure of the week”?

Beti erakutsi izan digute, askoz jota karbonoak soilik lau lotura egin ditzakeela. Hori horrela izan da DIPC barrabaskeriak egiten hasi arte: A planar pentacoordinate carbon.

Guztiok entzun dugu hitz egiten bidezko merkataritzari buruz. Baina, benetan zerbaiterako balio du garapen bidean dauden herrialdeetako ekoizleei zuzenean erostea beraien produktuak? José Luis Ferreirak buru-belarri ekiten dio gaiari Does Fair Trade deliver? artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.