Ezjakintasunaren kartografia #70

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 70

Tenperatura absolutu negatiboko sistemen existentzia aztertzen darrai Daniel Manzanok. Oraingoan energiaren goi-mugekin datorkigu: Quantum Thermodynamics VI: Negative absolute temperatures in optical lattices.

Oso ezaguna da askorentzat (hainbat fisikarientzat ere) Hameroff eta Penroseren kuantika, kontzientziari buruzko teoria bezala (izan ere, oso teoria exotikoa da). Francisco R. Villatorok gain honen inguruan sortutako debatea aztertzen du On the quantum theory of consciousness artikuluan.

Oxigenoaren familiako elementuen kimika erabakitzailea da bizitzarako eta baita ere nanomaterial berrientzat. DIPCko ikertzaileek antzeman dute trantsizioan dagoen metal batekin konbinatutako oxidazio egoerak ez direla edonolakoak: Quantized oxidation states in chalcogenides.

Testu islamikoen irakurketa zorrotzak debekatu egiten du dirua mailegatzea interes baten truke. Hala ere, banku islamiarrek xaria (lege islamikoa) betetzeko eta irabaziak izateko modua aurkitu dute. José Luis Ferreirak kontatzen digu: Islamic banking and the alternative to interest paying.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.