Ezjakintasunaren kartografia #71

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #71

Soberan ikertuta dagoen arratoia bezalako animalia baten anatomiari buruz ezer gehiagorik ezin zitekeela jakin uste bagenuen ere, aurkikuntza berri bat ezagutu da. Ikerketa-talde batek antzeman du honen entzefaloak harreman zuzena duela sistema linfatikoarekin. Hau oso garrantzitsua da eta José Ramón Alonsok azaltzen digu The brain has a direct connection to the lymphatic system artikuluan.

Nola kontrolatu daiteke zelula populazio batek egiten duena? Pozik egon zintezke hauen bataz bestekoak neurtzen badituzu edota barra-kode bat jarriz lortzen baduzu bakoitzaren ekarpena ezagutzea. Zer diozu? Ezetz? Daniel Morenok esango dizu nola Single-Cell Barcoding: Another way to understand the behaviour of a cell population-en.

Kontrolari buruz hitz egiten ari garenez, jakin beharrekoa da atomo eta molekulen arteko indar ahulak direla egunero ikusten ditugun substantzia askoren portaeraren arduradunak. Esate baterako, fluido biologikoak, pinturak edota esnea dira aipatu ditugun substantziak. DIPCko ikertzaileek ez dute etenik egiten euren lanean eta indar hauek laserrekin kontrolatzeko modua aurkitu dute: Controlling dispersion forces with light.

Eskizofrenia bezalako gaixotasun mentalen oinarri genetikoa oso konplexua da. Eta baliteke uste genuena baino askoz konplexuagoa izatea. Jaime de Juanen artikuluan argibideak: Not so junk DNA: microRNAs and schizophrenia.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.