Ezjakintasunaren kartografia #63

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 63

Asteon material berriei buruz hitz egin dute Mapping Ignorance blogean, bizitzari sorrera eman zioten materialak barne.

Astelehenean, nazioarte mailan eboluzio prebiotikoan aditua den Kepa Ruiz-Mirazok, bizitzaren kimikaren sorrerari buruzko ikuspegi kritikoa eskaini zigun haren artikuluan: Opening the systemic avenue from chemistry to biology.

Duela hile batzuk tenperatura oso altuko supereroale bat aurkitu zuten fisikariek, azido sulfhidrikoa presiopean jarrita baina ez zekiten nola zen posible. Baina duela aste batzuk supereroankortasun errekorra hura nola sortzen den azaltzeko gai izan dira ikertzaileak. Azalpena eman dion ikertzaileetako batek, Ion Erreak kontatu digu guztia Unveiling the origin of the record superconductivity artikuluan.

Supereroankortasunak eta haren eragin makroskopikoek harritzen gaituzte. DIPCko ikertzaileek aurkitu dute tenperatura aldaketa txiki-txikiak neurtzeko modua, efektu kuantikoak erabiliz: How to measure tiny temperature differences using a Josephson junction.

Gizarte modernoek jakin badakite karbono dioxido isurketa murriztu behar dutela, klima-aldaketaren azelerazioa saihesteko. Erregai fosilen murrizketan oinarritzen den ekonomia berrian badago ahaztu egiten den zerbait: metal urriekiko dugun menpekotasuna. Silvia Románek azaltzen digu Critical materials: The missing piece of the “green economy” puzzle-n.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>