Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Zer da hobeagoa gaixo baten diagnostikoa egiteko, datu guztiei mila buelta ematea hamaika aldiz edota harremanik ez duen beste gauza bati denbora eskaintzea zure inkontzienteak diagnostikoa egin dezan? Agian, galdera luze honen erantzuna du Miguel A. Vadillok Should physicians think “unconsciously”? artikuluan.
Mekanika kuantikoa eta haren emaitza harrigarriak ederto maneiatzen ditugula ez da zalantzan jartzen. Baina hori berori, mekanika kuantikoa, ulertzen ahalegintzen garenean filosofian murgiltzen gara. Eta egia esan, ez da beharrezkoa asko korapilatzea. Adibidez, egiazkoa ote da uhin-funtzioa? Daniel Manzanoren artikuluan aurkituko duzu egia: Measuring the reality of the wavefunction.
Ezaguna da ordenagailuek beroa sortzen dutela eta bero hau ez dela onuragarria gailuen errendimendurako. Heltzear dauden ordenagailu spintroniko berrietan beharbada beroa onuragarria izango da. DIPCko ikertzaileek diote: Heat creates spin.
Maien ustez txokolatea jainkoen jakia zen… baina ona ote da gure osasunerako txokolatea? Eta txokolate esneduna? José Ramón Alonsok erantzuten digu: Food of gods.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.