Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Zelan irakurtzen dugu? Galderak apur bat bitxia dirudi, horrela botata baina erantzuna ez da hain agerikoa. Izan ere, nola irakurtzen dugun azaltzen duten hainbat modelo teoriko ditugu. Pablo Bernabéuk hauen sarrera txiki bat egiten digu: Language, semantics and discourse: into the Landscape Model of reading.
Gure unibertsoa ez da egonkorra. Izan ere ba dago aukeraren bat edozein momentutan huts faltsuaren gaurko egoera egiazko huts osoa bilakatzea eta dena suntsitzea. Hau guztia aldez aurretik jakinarazi gabe. Francisco R. Villatorok azaltzen digu: Micro black holes are seeds of vacuum instability.
Nazioarteko lankidetzak emaitza ugariak eta kalitate handikoak ematen ditu goi-mailako zientzia esparruetan. Baina lankidetzan aritzen direnak lehen mailako erakundeak direnean, aurreikuspenak haziz doaz: Building the future: MANA & DIPC.
Zerk egiten du erakargarri emakume bat, alde fisikotik begiratuta? Ezpain mamitsuak? Figura zehaztu batek? Edo agian, gorputzeko gantzak? Rosa García-Verdugok argituko digu: Hips might not lie but body fat tells more about female physical attractiveness.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.