Ezjakintasunaren kartografia #85

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 85

Imajina ezazu hondamendi naturalak saihestu daitezkeela baina, zoritxarrez, dituzun baliabide guztiak bakar bat ekiditeko erabil ditzakezula. Beraz, zelan erabakitzen duzu zein hondamendi eragotzi? Hori berori da José Luis Ferreirak galdetzen duena: Which catastrophes should be averted?

Burutik kendu ezinik duzun doinu hori. Behin eta berriz errepikatzen duzu leloa eta kokoteraino zaude. Nola konpondu? Hainbat modu daude. Bat, txiklea murtxikatzea da. Honek zergatik duen eragina azaltzen digu José Ramón Alonsok: Earworms and chewing gum.

David Wineland fisikariak eta 2012ko Nobel saridunak, DIPCk antolatu dituen hainbat ekintzetan parte hartu du asteon. Horregatik, Nobel saria irabazteko egin zituen hainbat lan eta lorpen gogoratzea komenigarria otu zaizkie DIPCkoei. Horietako batzuk, berak kontatzen ditu ere: David Wineland: creating Schrödinger’s objects and optical clocks.

Guztiok dakigu nolakoak diren Bilbokoak…, oso bereak. Hortaz, zerbait egin behar denean egiten dute, bai horixe! Honen aurrean Jesús Zamorak azken-aurreko planteamendu bat egiten digu: Did the first Americans come from Bilbao?


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.