Hilabeteko artxiboa:

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Emakumezko ikertzaileek beren ibilbide profesionala garatzeko topatzen dituzten zailtasun eta oztopoen adibidetzat jo daiteke Ostaizka Aizpurua Arrietari gertatutakoa. Hala ere, lasai kontatzen du, uste osoa baitu egin duen eskaera guztiz zentzuzkoa dela eta erantzuna jasotzeko eskubidea duela.
Orain dela gutxi arte, dena “normal” joan da. EHUn tesia egin ondoren, postdoc gisa geratzeko aukera izan […]

César Tomé López Helize bikoitza izenaz ezagutzen da azido desoxirribonukleikoaren (DNA) egitura molekularra. DNA XIX. mendean isolatu zen eta 1909an identifikatu zen kimikoki, baina bere egitura ez zen 1953ra arte definitu; orduan argitaratu zuten Francis Crick-ek eta James Watson-ek bere egituraren eredua.
Azido nukleikoen ikerketan aitzindari zen Phoebus Levene-k jada 1910ean argi zuen DNA molekula lau basek […]

Amaia Portugal Aalto eta Oxfordeko unibertsitateetako zenbait ikertzailek ukimen mapak osatu dituzte. Nazionalitatearen, generoaren, ukitu gaituen pertsonarekin dugun harremanaren eta ukitu digun gorputzeko atalaren arabera, zer erreakzio izango genukeen irudikatu dute mapa horietan.
Besarkada bat, bi musu, ala eskua eman, besterik gabe? Pertsona bat agurtu behar dugunean, batzuetan zer egin ez dakigula geratzen gara. Batez ere pertsona hori beste herrialde […]

Lore Erriondo Denok erabiltzen dugu hizkuntza, eta hizkuntzaren osagaien artean baditugu mintzatzea, hitz egokiak erabiltzea, ulertzea, irakurtzea, idaztea eta keinuak egitea. Burmuineko lesio baten ondorioz, hizkuntzaren osagai bat ala bestea kaltetua gertatzen denean, gaixoak afasia duela diogu.
Zer da afasia?
A– aurrizkiak gabe esan nahi du, eta afasia izenak aldiz mintzatu. Hau da, gaixoak ezin du hizkuntzaren bidez […]

UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldeak (IMACRIS/MAKRISI) Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa antolatu du, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko.
Zer dira kristalak? Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren arteko ezberdintasuna? Zertarako erabiltzen da kristalografia zientzian? Galdera hauek eta beste asko erantzuteko asmoz, antolatu du Euskal […]

Filmetan edo CSI telesailean eta antzekoetan ikusten ditugun auzitegi-entomologoen lanak ez du zerikusirik alor horretako profesionalen egunerokoarekin. Hainbat gauza ikertzen badituzte ere: eraikinen egituretako kalteak, aizuntzeak, segurtasun-arazoak; lana pantaila aurrean ikusten duguna baino askoz normalagoa edo hurbilagoa da. Horretan dabil lanean azken hamabost urtetan UPV/EHUko auzitegi-entomologiako taldea, intsektu nekrofagoak bildu eta datuak ateratzen.
Intsektuen eta beste artropodo batzuen komunitateak aztertzen […]

Uxue Razkin Hona hemen asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Biologia
Kuban bizi den animaliarik txikienari erreparatu diote Juan Ignacio Pérezek eta Miren Bego Urrutiak; erle-kolibriari, hain zuzen ere. Oso txikiak dira hegazti hauek eta mugimendu bizkorrak egiten dituzte. Horretxegatik, homeotermoen artean altuena da kolibrien metabolismoa. Oxigeno-behar oso handiak ditu, bai eta bihotz-taupadaren maiztasuna ere. […]