Hilabeteko artxiboa:

Gaixo bat larrialdi zerbitzuetan sartzen denean, oro har, odoleko oxigenoaren kontzentrazioa neurtzen da lehendabizi; horretarako, pulsioximetro bat jartzen da, azazkalarekiko perpendikular. Izan dezakeen eragina desagerrarazteko, atzazalen esmaltea kendu ohi da, eta horrek atzerapentxoa dakar premiazko esku hartze medikoan. UPV/EHUko Sendoa Ballesteros eta Irrintzi Fernández ikertzaileen ikertaldeak eginiko azterlan baten arabera, atzazaletako lakak eragiten duen alterazioa pulsioximetroen akats tarte estandarretan (± […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Arkeologia eta paleontologia
Noiz eta non sortu zen erleen eta erle produktuen inguruko interesa? Zientzia Kaieran plazaratutako artikuluak eman digu erantzuna. Nazioarteko talde batek UPV/EHUko ikertzaileek ikusi dute Turkiako Anatolia penintsulan, K.a. 7.000. urtean kokatu zirela argizariaren lehenengo erabilerak […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Eszeptizismoak zientzia kritikatzen zuen haren sorreran eta ez erlijioa. Baina zerbait hasi zen gertatzen hizkuntza arruntetan eginiko Bibliaren itzulpen “modernoak” argitaratzen hasi zirenean. Jesús Zamorak kontatzen digu: Skepticism, a short uncertain story (7): The Vulgate wars.
Seguru ezaguna egingo zaizula “maitasunaren hormona”, oxitozina […]

Zientzialari 40 – Gorka Azkune from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Adimen artifiziala gizakion adimena makinetan kopiatzeko saiakera da. Zer lortu da orain arte? Noraino iristea espero da? Zeintzuk dira esparru honetan dauden zalantza etiko nagusiak? Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzailea adimen artifizialean aditua da, eta berak ematen dizkigu erantzunak gaurko bideoan.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez […]

Ana Ribera
Agian hauxe da zeure erantzukizunei bikain erantzun diezula esateko erarik onena: inor inoiz ez da zutaz kexaka liburutegia edo dokumentuen aretoa eramateko moduaz. Laborategi erraldoi eta ero baten antzerakoa den honetan, inork ez du inoiz zure lana onesteko eragozpenik jarri.
Robert Oppenheimer fisikariak, Charlotte Serberri.
Martxoaren 1943an, Robert Oppenheimer fisikaria Los Alamosera (Mexiko Berria) iritsi zen, Manhattan egitasmoa […]

Amaia Portugal Garuneko zonalde zehatzak aktibatuta edo indargabetuta, dastamena manipulatu daitekeela egiaztatu dute ikerketa batean. Zaporeak interpretatzeaz ez da mihia arduratzen, burmuina baizik, eta gauza gozoei eta mikatzei dagozkien neuronak kortexaren toki desberdinetan daude kokatuta.
Ikusmena begietan, usaimena sudurrean… eta dastamena, mihian? Zentzumenak hala ikasten ditugu txikitan, baina errealitatea zertxobait konplexuagoa da. Berez, mihian errezeptore pertsonalizatuak ditugu: horietako batzuek jaki […]

Arturo Apraiz Nepal, munduko herrialderik txiroenetarikoa, hor nonbait Asian barrena kokatuta dagoena eta albistegietan sekula agertzen ez dena, bat-batean bete zituen mundu osoko egunkarietako lehen orriak eta mundu osoko telebistetako albistegiak, Apirilaren 25ean. Richterren eskalan 7.8 magnitudeko lurrikara gertatu zen, 5.000 hildakotik gora izan ziren eta guztiz suntsituta gelditu ziren “munduko ondare” bezala sailkatuta dauden hainbat toki. Eskala bereko lurrikarak […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Animalia gehienen gorputz-tenperatura kanpoko tenperaturarekin aldatzen da. Askotan, tenperatura bera dute animaliek eta haien inguruak. Poikilotermo deritze animalia horiei. Horrek sekulako eragina izan dezake animalien funtzionamenduan, tenperaturaren menpe egon baitaiteke animalia horien jarduera.
Hala ere, tenperaturaren eraginarekiko menpekotasun hori leundu egin dezakete animalia batzuek. Oinarri molekular edo entzimatikoa duten […]

Uxua Huizi, Estibalitz Otegi eta Josu Lopez-Gazpio Ikerkuntza eta irakaskuntza dira unibertsitateen bi oinarrizko funtzioak; lehenari esker ezagutza berriak lortzen dira, eta bigarrena ezinbestekoa da ezagutzak zabaltzeko. Zentzu horretan, erronka handia da unibertsitateko irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arteko loturak bilatzea eta sendotzea. Helburu horrekin, Kimikako Graduko ikasleei proposatu zitzaien Kimika Analitikoko ikerkuntza laborategian garatutako metodoetako bat aplikatzea, ikertzaileak balira bezala lan […]

Noiz eta non sortu zen erleen inguruko interesa? Orain arte inork ez zekien zuzenean noiz eta non sortu zen erleen eta erle produktuen inguruan dugun interesa. Nazioarteko talde batek UPV/EHUko ikertzaileek parte hartzen duen ikerketa-talde batek erantzuna eman dio galderari eta Nature aldizkarian eman dute honen berri. “Widespread Exploitation of the Honeybee by Early Neolithic Farmers” artikuluan argitaratu […]