Ezjakintasunaren kartografia #90

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 90

Eszeptizismoak zientzia kritikatzen zuen haren sorreran eta ez erlijioa. Baina zerbait hasi zen gertatzen hizkuntza arruntetan eginiko Bibliaren itzulpen “modernoak” argitaratzen hasi zirenean. Jesús Zamorak kontatzen digu: Skepticism, a short uncertain story (7): The Vulgate wars.

Seguru ezaguna egingo zaizula “maitasunaren hormona”, oxitozina. Baina behar bada haren alde iluna ez duzu ezagutuko, eta are gutxiago hormonaren ahizpa, errieta egiten diona. Marcos Oterok aurkezten digu: The love hormone and its disregarded sibling.

Zergatik da urdina zerua? Zergatik dira zuriak hodeiak? Zergatik zure kornea bezalako ingurune dentsoetatik behar den baino argi gehiago igarotzen da? Erantzun guztiak DIPCk ematen dizkigu testu batean: The sky is blue, clouds are white, and the transmission of light through dense media.

Gerra kimikoaz hitz egiten badizugu, ahaideak diren espezieak esklabo bihurtzen dituztenei buruz, esklaboen matxinadaz, agian pentsatuko duzu zinemako ikuskizunen saila begiratzean ari garela. Eta ez da horrela, José Ramón Alonsoren azken artikuluaz ari gara, inurriez: Chemical warfare and slave-maker ants.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.