Hilabeteko artxiboa:

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Geologia eta akuiferoak
Oinen azpitik dabilen urak badu bere garrantzia. Hori dela eta, Victoria Unibertsitatean hidrologoen ikerketa talde batek zuzendu du lurpeko uren kalkulu globala eta zehatza. Kalkuluak aditzera eman duenez, munduko lurpeko ur guztiak 23 milioi kilometro kubikoko […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Ba al du zentzu ekonomikorik behar-beharrezkoa den artikulu baten oinarrizko beharrak doakoak izatea? José Luis Ferreirak aztertzen du uraren kasua: Free water policy in South Africa.
Ez da kolokan jartzen sukaldaritzak oinarri zientifikoa duela. Haren izena ez badakigu ere, guretzako ohikoa eta […]

Uxue Razkin Ingurumen zientzietan bide-erakuslea izan zen Ellen Swallow Richards. Emakumeak ere mundu zientifikoaren parte badirela aldarrikatu zuen eta hori modu bikainean frogatu zuen ekologia alorrean egindako ikerketa lanei esker. MITen (Massachusetts Institute of Technology) onartu zuten lehenengo emakumea izan zen. Sozietate zientifikoetan emakumeak onartzeko urratsak eman zituen ere.
Ellen Swallow Richards Dunstablen (Massachusetts) jaio zen. Bere gurasoak […]

César Tomé López XVII. mendearen bigarren zatian eztabaidatu zen lehen aldiz fosil gisa topatutako espezie batzuk aspaldi denboraren poderioz suntsituriko espezieak ote diren. Garai horretan, gaur egun fosil deitzen ditugunak objektu bizigabeez eta bizidun izandakoez osatutako objektu-sailkapen zabalenetik bereizten hasi ziren. Hala ere, espezie-suntsipenaren kontzeptua ez zetorren bat sakon errotutako naturaren osotasunaren ideia filosofikoarekin, ez eta sorreraren perfekzioaren ideia erlijiosoarekin […]

Amaia Portugal Lurpeko uren kalkulu global eta zehatza egin dute Victoriako Unibertsitatean zuzendutako ikerketa batean. Ur hori ere azkar xahutzen ari garela erakusten dute datuek, berriztatzeko tarterik eman gabe. Osatu duten maparen arabera, Amazonas eta mendilerro handien azpian dago ur erreserba gehien, eta Sahara bezalako eremu idorretan, gutxien.
Gutxi gorabehera, Iruñerrian kontsumitzen den iturriko uraren erdia lurpetik dator, Arteta […]

Ines Garmendia George Edward Pelham Box zientzialariaren bizitza harrigarria da. Txikitan diru-eragozpen larriak jasan bazituen ere, XX. mendeko estatistikari handienetako bat izatera iritsi zen. Funtsezko ekarpenak egin zituen estatistikan eta estatistikaren aplikazioetan, bereziki industrian. Boxek asmatutako denborazko serieak aztertzeko teknikek Ekonometria eraldatu dute, eta banku zentral guztiek erabiltzen dituzte haren teknikak.
Box duela bi urte hil zen, Madison-Winsconsinen, Estatu Batuetan, […]

Arantxa Arzamendi Udazkenean, egunerokotasunean murgiltzen garenean, denbora gehiago izaten dugu etxeko epeletan liburu bat eskuetan hartu eta goxo-goxo irakurtzen egoteko. Oraingo honetan teknologian murgilduta bizi diren haurren gurasoei zuzendutako liburu gomendagarri bat aukeratu dut. Lucy Jo Palladinoren Educar en la era de la dispersión digital.

Lucy Jo Palladino, psikologo klinikoa, ikertzailea eta idazlea da. Arretaren ikerketan aditua, hainbat […]

Krisi psikotikoa errealitatearen pertzepzioan eragiten duen gorabehera da. Besteak beste, haluzinazioak eta delirioak eragiten ditu eta buruko gaixotasun bat izan dezakegun adierazle ere izan daiteke. Horien artean, eskizofrenia, nahasmendu bipolarra edo depresio handia aurki daitezke. Baina, kanpoko agente batek eragindako nahasmendu puntual hutsa ere izan daiteke krisi psikotikoa. Orain arte, odolean ez da markatzaile biologiko fidagarririk atzeman, gaixotasuna aurreikusteko eta […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Geologia eta arkeologia
UPV/EHUko diziplina askoko talde batek (arkeologoz, paleontologoz, geologoz, geokimikariz eta paleozeanografoz osatu dute taldea) iraganeko inguruneak berregin ditu hiru erregistro paleoklimatiko uztartuz; hala nola, ornodun txikiak, itsasoko mikrofauna eta belarjaleen isotopo egonkorrak. Kantauriar eskualdean Goi Pleistozenoan jazotako […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Pisua hartzen ari den diziplina da erlekumeen robotika. Robotikaren ardatz honek helburu zehatz bat du, ezagutzea nola lortu hainbat roboten koordinazioa entitate bakar bat bezala funtzionatzeko. Hori lortu nahian, naturan jartzen du arreta, taldetan mugitzen diren espezieak nola koordinatzen diren behatuz. Kasu sinpleena bi […]