Ezjakintasunaren kartografia #89

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 89

Ba al du zentzu ekonomikorik behar-beharrezkoa den artikulu baten oinarrizko beharrak doakoak izatea? José Luis Ferreirak aztertzen du uraren kasua: Free water policy in South Africa.

Ez da kolokan jartzen sukaldaritzak oinarri zientifikoa duela. Haren izena ez badakigu ere, guretzako ohikoa eta ezaguna den erreakzio kimiko batekin argitzen digu Jaime de Juanek arestian aipatutakoa: Cooking is science: The Maillard reaction.

1846. urtean Michael Faraday fisikariak hitzaldi bat inprobisatu behar izan zuen, eta bertan, argiaren teoria elektromagnetikoaren oinarriak finkatu zituen. DIPCkoek azaltzen digute kontua: The unrehearsed lecture that changed the physics of light.

Inurriak, mundua gobernatzen duten gauza txiki horiek“. Behar bada esaldia gehiegizkoa iruditzen zaizue, baina ez da hainbesterako zabor organikoaz dihardugunean. José Ramón Alonsok azaltzen digu: Little waste collectors.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude