Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
3D inpresioak pentsatzen ditugun baino erabilera gehiago ditu. Dany Continho-Nogueirak erakusten dizkigu zeintzuk diren: From bones to 3D(s): diffusion, didactics and diagnostics.
Inurriak luzera egokia duten zubiak eraikitzeko antolatzen dira. José Ramón Alonsoren Building bridges artikuluan ditugu azalpenak.
Einstein gauza ugariengatik dugu gogoan, baina gutxitan aipatzen da berak frogatu zuela kuantikak gobernatzen zuela solidoen portaera 1907. urtean. DIPCkoek kontatzen digute nola izan zen: Einstein and quantum solids.
Psikologoek denbora luzea daramate gehiegizko konfiantza aztertzen. Eta hara nora, ekonomistek agian gehiago interesatzen zaigun buelta bat eman diote honi. José Luis Ferreiraren artikuluak argituko digu kontua: The economic consequences of overconfidence.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.