Kandelario Eguna, erromatarren garaitik datorren ohitura

Neguaren erdian gaude jada eta behin hona ailegatuta, asko udaberriaren zain egongo gara. Agian, hotzari aurre egiteko baliabideak ditugunez, neguari agur esateko premia ez da hain nabarmena gaur egun. Gure arbasoak, aldiz, udaberria noiz etorriko zain egoten ziren neguko bizi-baldintzak gogorrak baitziren.

Antzinaroan udaberria noiz etorriko zen iragartzen ahalegintzen ziren neguaren erdialdean, eguraldi hobea noiz ailegatuko zen jakiteko. Erromatarren garaian, esaterako, jai bat ospatzen zen horretarako. Herrietako kaleetan desfileak egoten ziren eta parte hartzaileek kandelak eramaten zituzten. Hortik datorkigu Euskal Herrian ospatzen dugun Kandelario Eguna.

Gainontzeko herrialdeetan bestelakoak egin dituzte neguko azken egunotako eguraldia iragartzeko, adibidez, hibernatzen duten animalien bitartez egin dituzte iragarpenak. Hortik datorkigu, adibidez, Hartzaren Eguna. Juan Ignacio Pérez biologoak azaltzen digu Pirinioetan Hartzaren Eguna ospatzen zela eta baita ere Europa osoan. Horrez gain, hibernatzen duen bestelako animalia baten eguna ospatzen zuten ere Europako erdialdeko herrialdeetan, Marmotaren Eguna. Ameriketara joandako immigranteek eraman zuten ohitura bertara eta urtero ospatzen da harrezkero.

Marmotaren Eguna, edo munduan ohiturak nola errepikatzen diren

Horren adibidea da otsailaren 2an AEBetako Pennsylvania-ko Punxsutawney herrian ospatzen dena. Bertan, ezkutalekutik irten ondoren, Phil marmotak burua agertzen du neguaren amaiera nolakoa izango den aurreikusteko. Ez dakigu Philen iragarpenak bete-betean asmatzen duen. Baina jakin badakigu marmotak hibernatzeari utzi diola.

Zer da bada hibernazioa? Hartzak ere hibernatzen du? Gure galderak erantzun eta bestelako xehetasunak eman zituen Juan Ignacio Pérezek ETBko Azpimarra programan.

—————————————————–

Testuaren editorea Uxune Martinez.

—————————————————–

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>