Ezjakintasunaren kartografia #102

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

14-researcherse-640x426

Suteen prebentzioak kontuan izaten du ezagutzen dugun zerbait, grabitatea. Lurrean egiten dugun ezerk ez gaitu babestuko mikrograbitatean sute batek izan dezakeen portaeraz. Silvia Románek azaltzen digu: Dealing with fire in microgravity.

José Luis Ferreirak, klima-aldaketaren erantzule diren gas isuriak gutxitzea helburu duten politika ekonomikoei buruzko ikerketa bat laburbiltzen du The transition to clean energy sources artikuluan. Bertan plazaratzen duen ondorio kezkagarria da benetan: egungo politika estatubatuarren eraginez, aldaketa klimatikoaren dinamikek txarrera egingo dute.

Spintronikan grafenoa erabiliz gero, ezpurutasunek grafenoaren portaeraren dituzten efektuak ulertzea dakar. Efektu horietako bat da Hall spina. DIPCko ikertzaileak hori berori lantzen ibili dira: Impurities and spin Hall effects in graphene.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.