Ezjakintasunaren kartografia #104

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

665920_373976259352332_215683865_o-766x1024-479x640

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna izan zen otsailaren 29an. Hori dela eta Raúl Delgado Moralesek Rett sindromeari buruz dakiguna aurkeztu zuen Rett en Getting to know Rett syndrome #RareDiseaseDay artikuluan.

Bell-en esperimentua ihesbiderik gabe ulertzeko bidean ematen ari den pausuetan, Daniel Manzanok azaltzen digu detekzioaren ihesbidea: The loophole-free quantum entanglement experiment (3): The detection loophole.

Etengailu txiki-txikiak behar dira elektronika organikoa sortzeko miniaturizazio prozesuan. DIPCko ikertzaileak molekula bakarrekoa aurkitzen lagundu dute. Xehetasun guztiak A working molecular electronic switch artikuluan.

Onuragarria da elebidunek neurokirurgia baten ondorioz jasan ditzaketen arazoak prebenitzeko, menperatzen dituzten hizkuntzetan betetzeko beharrak ematea. Hau da neurokirurgia eta zientzia kognitiboak uztartzearen emaitzetariko bat. Adriá Rofesen artikuluan ditugu datu guztiak: Bilingual brain surgery.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>